Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ibaialde 2013 Lehiaketa

Ibaialde 2013 Lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzue, irakur itzazue arretaz lehiaketaren oinarriak!!

Marrazkia. Oihane Sanz, 3. kategoriaren txapelduna.

Lehiaketaren gaia:

Gai bakarra: "Gure ibaiak".

Modalitateak:

  • Marrazkia
  • Argazkia

Kategoriak:

  • 1.Kategoria: 10 urte arte.
  • 2.Kategoria: 11 - 15 urte bitartean.
  • 3.Kategoria: 16 urte baino nagusiagoak.

Lanak aurkezteko arauak:

Marrazkia

Marrazkiak edozein teknika erabiliz (argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatz ziria eta abar) egindakoak izan daitezke; neurriak, berriz, DIN A4 edo DIN A3koak izango dira. Pertsona bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu dezake.

Argazkia

Jatorrizko argazkiek orijinalak izan beharko dute, gehienez urte bat baino gutxiko antzinatasun dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Formatu digitalean aurkeztuko dira bakarrik, hau da Cd-an, pendrive-an edo posta elektronikoa bidaliz (aztertu@ej-gv.es). Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake. Cd baten argazki bat baino gehiago aurkeztuz gero, egileak behar den bezala identifikatu beharko ditu.

Interesgarria litzateke irakasleek (ikastetxeetan) eta begiraleek (elkarte eta abarretan) euren taldeak lanak egitera eta aurkeztera bultzatzea. Hori dela eta, parte-hartzaile bakoitzak, norberaren izenean aurkeztuz aparte, Ibaialde parte hartzen duen zentroaren izena aipatuko du.

Aurkezten diren lanetan behar bezala identifikatu beharko da Ibaialde lehiaketako parte-hartzaile bakoitza.

  • Izen-abizenak.
  • Sexua.
  • Ikastetxea edo elkartea.
  • Adina.
  • Entitatearen helbide osoa (udalerria eta P. K.).
  • Telefonoa.
  • Helbide elektronikoa.
  • Zein modalitatetan eta zein mailatan parte hartuko duen.

Ez dira kontuan hartuko ezarritako arauak betetzen ez dituzten lanak.

Lanak aurkezteko azken eguna:

2013ko ekainaren 14a.

Lanak aurkezteko lekua:

  • Bilboko Ingurugela: Ondarroa 2. 48004 BILBAO
  • Gasteizko Ingurugela: Baiona 56-58. 01010 VITORIA-GASTEIZ
  • Donostiako Ingurugela: Basotxiki 5. 20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
  • Legazpiko Ingurugela: Brinkola auzoa z/g. 20220 LEGAZPI

Sariak:

Aurkeztutako lan guztiak Ingurugelako, Eusko Jaurlaritzako eta Ibaialde koordinatzen duen taldeko kideek osatutako epaimahaiak balioetsiko ditu. Modalitateetako kategoria guztietako irabazleei sari bana emango zaie, baita saridunen ikastetxe edo elkarte edo erakundeei ere.

Saritutako lanak argitaratzea:

Saritutako lanak AZTERTU programaren web orrian argitaratuko dira, saritutako lanen bilduma edo galerian.

Aurkeztutako lanak erabiltzeko baimena:

Lehiaketara aurkeztutako lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku geratuko dira, eta lan horien kopiak egiteko eta zabaldu edo banatzeko baimena izango du, baita egoki deritzon komunikazio publikoko sistemaren bidez eta egoki deritzon helburuarekin lanak ezagutarazteko baimena ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskuratzen dituen baimen horien iraupena 6 urtekoa izango da eta nonahi gauzatu ahal izango ditu. Hala, esaterako, AZTERTU programaren aurtengo edizioan nahiz hurrengoetan sor litekeen edozein materialetan (apaingarri edo osagarri) erabili ahalko ditu lanak, baita ezagutzera eman AZTERTU programaren web gunean ere. Bestalde, partehartzaileen irudia modu berdinean erabili ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak. Lehiaketara lanak aurkeztu dituztenek, ordea, ez dute EAEko Administrazioak egin ditzakeen erabilera horiengatik guztiengatik diru-saririk jasotzeko eskubiderik izango.

Legeko oharra:

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, ezarritakoari jarraiki, honako hau jakinarazi nahi dizugu: Ibaialde lehiaketara aurkezten duzun lana saridun baldin bada, zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean gordeko dira. Fitxategi horretan gordetako datuak helburu hauetarako baino ez dira erabiliko:

  • zure lanak saria jasoko duela jakinarazteko.
  • sariak banatzeko ekitaldira zu gonbidatu ahal izateko.
  • dagokizun saria eman ahal izateko.
  • zure lana ibaialde aldizkarian lan sarituen bilduman argitaratzen dugunean, nork egina den adierazi ahal izateko; beti ere zuk datu horiek azaltzearen aurkako adierazpenik egiten ez baduzu.

Fitxategiaren arduraduna Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria da. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta fitxategian agertzearen aurka egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, Sail horretako Zerbitzu Zuzendaritzara jo dezakezu: Donostia-San Sebastián, 1 - 2. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Azken eguneratzea: 2013/02/07