Azken eguneratzea: 2013/09/02
Kostaldeko egoera ekologikoa aztertu!
Urtero bezala, gure kostaldea aztertzeko aukera daukazue, AZTERKOSTA programari esker.
Parte-hartzaileak:
Ikastetxeak, talde antolatuak (naturalistak, ekologistak, aisialdikoak, kirol elkarteak eta abar) familiak edo nor bere izenean.
Parte hartzeko modalitateak:
Oinarrizko programa.
Programa zientifikoa.
Izena ematea:
Irailaren 2tik aurrera.
Materialen banaketa:
Irailaren 27tik aurrera.
Landa-lanean bildutako datuak bidaltzea:
Abenduaren 5era arte Ingurugeletan.
Prestakuntzako irteera tematikoak:
Laginketa egiteko kanpaina eta materialak ezagutu itzazu. Bisita gidatu baten bidez kostaldeko biodibertsitatea eta ekosistema ezberdinak aztertuko ditugu laginketaren praktikarekin batera.
Irteerak guztiz doakoak dira (joan-etorriak izan ezik, partehartzaileak berak ordaindu beharko baitu), eta bi egunetan antolatuko dira, aukeratzeko.
Irailaren 27a eta 28a (ostirala eta larunbata).
Informazioa eta erretserbak: 902 160 138.
AZTERKOSTA lehiaketa:
Lanak jasotzeko azken eguna abenduaren 5a izango da.
Gure kostaldeko ahalik eta puntu gehienen azterketa egiteko, ezinbestekoa da zuen parte hartzea. Beraz, hala nahi izanez gero, bete ezazue inprimakia AZTERKOSTA'2013 kanpaina aukeratuz eta bidali posta elektronikoz.
Halaber, telefonoz ere eman dezakezue izena. Horretarako, deitu zenbaki honetara: 902 160 138