|
| Ibaiondo Ikatetxeko ikasleak liburuaren aurkezpenean |
Gasteizko Ibaiondo Ikastetxeak Zer da Nekazaritza Ekologikoa? liburuaren lehen edizioa jaso du arratsalde honetan bere Eskola-Ortu Ekologikoaren inaugurazioarekin batera. Liburua, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak editatu du eta ikasturte honetan bertan helduko da Euskadiko ikastetxe eta biblioteka guztietara.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzaz umeentzat berariaz diseinatutako argitalpen honek helburu dauka lehen sektoreko lana, inguru natural, sozial eta kulturala, eta, ingurune hori zaintzeko eta bertan jarduteko aukerak ezagutaraztea eta baloratzea.
Euskaraz eta gaztelaniaz editatutako 6.000 aleekin batera irakasleentzako 1.000 eskuliburu eta 2.000 CD prestatu dira. Bertan informazio zehatza ematen da ikasleekin ekintza jakinak egiteko.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Elikagaien Kalitateko zuzendariak adierazi duenez liburuak aste honetan hasiko dira banatzen Euskadiko ikastetxe guztietan. Gainera arreta berezia jarriko da landa inguruneko zentro guztietara hel daitezen. Izan ere, garrantzizkoa da landa inguruneko ikasleek Nekazaritza Ekologikoaren eta honen funtzioei buruzko informazioa jasotzea, nekazaritza hurbiletik ikusten duten eta etorkizuneko nekazariak diren aldetik.

Horrezaz gain, ekimen honekin zerikusia duten gaietan interesa dutenek harremanetan jar daitezke Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailarekin 945019656 telefono zenbakian.
|