Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekoetxea Azpeitia

Ingurugiro Etxea museoa Loiolako basilikaren lorategietatik gertu dago eta bere helburu nagusia da errekurtso naturalak ezagutaraztea eta balioestea, eta jendea ingurumenarekiko errespetuan sentsibilizatzea eta heztea.

Museoan gaur egun 12 gai ezberdin lantzen dira. 4 gelatan banatuta, gaikako lau multzo hauei buruzko informazio ematen dute: atmosfera, klima aldaketa eta ura; biodibertsitatea, demografia, hiriak,arkitektura bioklimatikoa, hirigintza jasangarria, energia eta zarata; eta hondakinak, kontsumoa eta garapen jasangarria.

Horrez gain, Ingurugiro Etxeak hiri-parke natural bat ere hartzen du: Xaguxatar. Parkeak 1.800 m²-ko azalera du eta sei ataletan banatua, saguzarren ohitura, ezaugarri eta bizigiroari buruzko informazioa ematen da modu ludiko eta interaktiboan.

Loiola auzoa 1
20730 Azpeitia

Azken aldaketako data: