Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ingurumen Eredugarritasuna

Agiri honen helburu nagusiena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ingurumen arloko jardunbide egokiak nabarmentzea da. Hortaz, ingurumen eredugarritasuna deritzo gizarteeragileek eta herritarrek ingurumen arloko jardunbide egokiak bere egin ditzaten sustatzeko Administrazio Publikoak duen gaitasunari. Hau da, haien jokabidea eraginda.

Txosten horren bidez, Administrazio Publikoak azken urteotan egindako aurrerapauso garrantzitsuenen laburpen orokorra eskaini nahi zaizkie eragile sozial eta ekonomikoei. Bildutako ekintza azpimarragarri horiek honako arloei dagozkie: erosketa eta kontratazio berdea, ingurumen kudeaketa, mugikortasun iraunkorra eta etxegintza iraunkorra. Gainera, aurrerapausoak ematen hasi berriak diren beste arlo batzuetara ere hedatu nahi da aipatutako filosofia hori, alegia, bioaniztasunaren nahiz klima aldaketaren aurkako borrokaren arloetara, lehen aipatutakoekin estuki lotutako gaiak baitira.



Pdf formatoko dokumentua:
2010 (2 Mb)