Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 epe motz, ertain eta luzerako prozesua da, Tokiko Erakundeek martxan jarri eta garatu behar dute eta Egitura Plana edo Ekintzarako Tokiko Plana lantzearen eta aplikatzearen bidez udalerriko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikak integratzean oinarrituta dago.

Tokiko Agenda 21en helburua TOKIKO IRAUNKORTASUNA edo GARAPEN IRAUNKORRA lortzeko trantsizioa bideratzea da. Hau da, udalerri bateko biztanleak bizi-kalitate onena izatea, ondorengoa integratzeko moduan:

  • biziraupena eta inguruarekiko errespetua (INGURUMEN IRAUNKORTASUNA)
  • berdintasunerako eta justizia sozialerako beharra (IRAUNKORTASUN SOZIALA)
  • oreka ekonomikoa (IRAUNKORTASUN EKONOMIKOA)

Eragile guztiek, interesa duten taldeek eta hiritarren kolektiboek ondorengoan parte hartu behar dute:

  • jasangarritasuneko irizpideak hartzeko garaian
  • tokiko jasangarritasuna helburu duen udalerriak garatzeko ESTRATEGIAK eta EKINTZAK definitzeko garaian
  • GUZTIEN ERANTZUKIZUNA: udalerriarentzako garapen orekatu eta integratua lortzeko beharra onartzea, uneko eta etorkizuneko belaunaldien onerako.

  • ESTRATEGIKOAK: Tokiko Ekintza Plana martxan jartzearen bidez, udalerriaren etorkizun-sena izatea. Honela, udalerri horrek balio erantsia du, garapen jasangarrira egokitu delako (bizi-kalitatea, Europako finantzazio-aukeretarako errastasun gehiago, ohorea, nazioarteko onarpena eta abar).

  • ERAGILEAK: udal politikak plan integratu batean sartzeak udal-kudeaketari helburu eta estrategia komunak eman behar zaizkiola esan nahi du.

  • GARRANTZI SOZIALA: udal-agintariei eta planean parte hartzen duten eragile guztiei protagonismoa ematea

UDALSAREA 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du.

Udalsarea 21 administrazio publikoen zenbait maila biltzen dituen sare bat da, hauxe egiten duena:

  • EAEko udalerrien jasangarritasunaren alde lan egiten du, modu koordinatuan.
  • bere kideen erantzunkidetasuna sustatzen du.
  • jasangarritasuna udal politiketan txertatzearen alde egiten du, ikuspegi integral batez; eta pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eraldatzaileak sustatzen dituzten plangintza- eta kudeaketa-metodologiak garatzen ditu.  .

Udalsarea 21eko kidea izateko, udalerriek honako hauek egin behar dituzte:

  • Aalborgeko Gutuna berretsi.
  • Iraunkortasun diagnostikoa eta hainbat urterako ekintza plana izan, udalbatzan onartua.
  • Herritarrek parte hartzeko kanal egonkorrak finkatuta izan.
  • Udalean harremanetarako pertsona bat izendatu eta Batzorde Teknikoaren eta Batzorde Exekutiboaren bileretara joan.

www.udalsarea21.net

Azken aldaketako data: