Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Tokiko Agenda 21, Gida metodologikoa Iraunkortasunaren Alderdi Soziala, Nola indartu Tokiko Agenda 21en alderdi soziala?

2002-2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak Euskadiko iraunkortasunaren politikako helburu nagusitzat jotzen du Euskadiko udalerrietan Agenda 21ak ezarri eta abiaraztea.Helburu horrekin bat etorriz, hainbat tresna sortu dira, Tokiko Agenda 21ak hedatzea errazteko. Gida hau tresna horietako bat da; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzat oso erabilgarria izatea lortu nahi da Tokiko Agenda 21ak egiteko prozesuan.Hona hemen dokumentuarekin lortu nahi diren helburuak: Tokiko Agenda 21etan alderdi sozialak sartzeak dakartzan abantailak eta aukerak ikusarazten laguntzea.Bigarren helburua da alderdi sozialekin lotutako guztiaz sentsibilizatu eta heztea. Azkenik, esparru teoriko bat eta tresna teknikoen multzo bat definitu nahi dira, eta alderdi soziala Tokiko Agenda 21en prozesuetan sartzeko prozesua erraztuko duten oinarrizko zenbait printzipio, irizpide eta alderdi metodologiko eman.



Pdf formatoko dokumentua:
Tokiko Agenda 21, Gida metodologikoa Iraunkortasunaren Alderdi Soziala, Nola indartu Tokiko Agenda 21en alderdi soziala? (1,29 Mb)