Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

141/1981 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, ondare arkitektonikoaren, eraikuntzaren eta etxebizitzaren arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1981eko uztailaren 23an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Lurraldearen Antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jardun-eremua: Etxebizitza
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea Estatuko Administrazio Zentralak eta Instituzionalak ondare arkitektonikoaren, eraikuntzaren eta etxebizitzaren arloan EAEn betetzen zituzten zerbitzuak eta eginkizunak (Obra Publikoko eta Hirigintzako Ministerioari atxikiak); hain zuzen ere, honako hauek: Ministerio horrek Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian zituen probintzia-zerbitzuak. 

2. Nolanahi ere, honako berezitasun hauek hartu beharko dira kontuan: 

a) Estatuko babes ofizialeko etxebizitzen (sustapen pribatukoen) kalifikazioari dagozkion eskumenak EAEk egikarituko ditu; horretarako, Estatuko legeak aplikatuko ditu, baina, kalifikazio horrek eragindako onura ekonomikoak, finantzarioak eta fiskalak lortze aldera, EAEk proposatutako berezitasunak aintzat hartuko dira; horrela jardungo da harik eta EAEk, berari bakarrik dagokion eskumena egikarituz, gai hau arautzeko berezko araudia egin arte. 

b) Eraikuntzaren oinarrizko araudi teknikoan segurtasun eta higieneari buruz Estatuak ezarritakoak bezain irizpide zorrotzak ezarriko ditu EAEk (Estatu osoan aplikatzekoa den oinarrizko araudi teknikoan edo Estatuak nazioarteko hitzarmen, itun edo gomendioak aplikatuz edo garatuz ezarritako oinarrizko araudi teknikoan ezarritako irizpideak, esan nahi da). 

c) Estatuko Administrazio Zentralari eta Instituzionalari dagokio eraikuntzan erabiltzen diren material, produktu, ekipo eta sistemen kalitate-zigilu edo –markak emateko eskumena, Estatuaren lurralde osoan balioa izango dutenean; orobat, Estatuari dagokio eraikuntzen kalitatea kontrolatzen duten enpresa eta erakunde laguntzaileak homologatzeko eskumena, enpresa eta erakunde horiek Estatuaren lurralde osoan jarduten dutenean. 

Estatuko Administrazio Zibilak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dituen zerbitzu eskudunek zigilu eta etiketa horiek eman eta homologatuko dituzte. 

Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoak izango du Erkidegoko lurraldean egindako eraikinen kalitatea kontrolatzeko eskumena. 

3. Eraikuntzari eta etxebizitzei buruzko estatistika, EAEren esparrukoa, EAEri berari dagokio, berari dagozkion helburu eta eskumenen arabera erabiltzeko. Konstituzioak gai honetan Estatuari ematen dion eskumenari kalterik egin gabe, EAEk, bere zerbitzuen bidez, datu estatistikoak bilduko ditu eta datu horiek Estatuko Administrazio Zentraleko eta Instituzionaleko organo eskudunei emango dizkie, Estatuak bere xedeetarako baliatu ditzan. 

4. Euskal Autonomia Erkidegoak sor ditzakeen Higiezinen Erakundeen Erregistroetan egindako sozietate-inskripzioek Estatukoek adinako lege-ondorioak sorraraziko dituzte, baldin eta egoitza EAEn badute, nahiz eta jadanik Obra Publikoetarako eta Hirigintzarako Ministerioko Erregistroan inskribatuta egon.

Eskumenen konfigurazioa