Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Partaidetza-tailerra: biodibertsitatearen eremuko informazioaren beharrak

Ekitaldi-deskribapena

Ingurumena kontserbatu eta babestu ez ezik, baliabideen eraginkortasuna sustatzea ere bada 2020ko Ingurumeneko Esparru Programaren lehentasunetako bat. Eusko Jaurlaritzak elementu transbertsal eta erabakigarri gisa txertatu du ingurumena, ongizateari, enplegua sortzeari eta ekonomia indatsu zein etorkizun handikoa garatzeari laguntzeko. Horretarako, biodibertsitateari onurak ekartzen dizkion proiektuak ari da jartzen martxan, arlo horretan inpaktu negatiboak saihesten direla ziurtatzeko asmoz.

Naturaguneak eta biodibertsitatea babesteko politika egokiak sortzeak biodibertsitateari buruzko informazio koherentea, aproposa eta egituratua abian jartzea dakar; horrela, erabakiak hartu ahal izango dira. Horretarako, Europako beste eskualde batzuekin batera, “Biodibertsitateari buruzko datuetatik erabakietara: Balio naturala hobetuta, eskualde garapeneko politika hobeen bidez” proiektuan ari gara lanean.

Proiektu honen helburua da balio naturala eskualde garapeneko politika hobeen bidez babestea, biodibertsitateari buruzko datuen eta kontserbazioari buruzko erabakiak hartzeko prozesuen arteko lotura sortu/sendotuta. Zehazki, biodibertsitateari buruzko informazioaren bilketa eta erabilera erraztu nahi du, informazio egokia baliatuta erabakiak hartzeko prozesuak eskainita.

Partaidetza-tailer honetan biodibertsitatearen eremuko informazioaren beharrak aztertuko ditugu.

09:30-09:45 Hasiera

  • Gotzon Bernaola. Gizarte Berrikuntzaren zuzendaria. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  • Aitor Zulueta. Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritza

09:45-10:00 BID-REX proeiktua Euskadin (PDF, 949 KB). Marta Iturribarria. Gobierno Vasco.

10:00-13:30 Elhuyarrek dinamizatutako partaidetza-tailerra.

Sartu komunitatean nahi baduzu ekarpen gehiago egin

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
9:30etik 13:30era
Bizkaiko Teknologia Parkea, Laida Bidea 203
Polígono Parque Tecnológico201
48170  ·  zamudioBizkaia (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2017/01/17 - 2017/02/05
Jarraibideak :