Hezkuntza Saila

Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

  • 23/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzetako Interpretazioaren espezialitatea eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-04-13)
  • Sarbide-probak. 2020-2021 ikasturtea

Ekaina

    • Sarbide proben data aldaketa (leiho berri batean irekitzen da)
    • Sarbide proben ebazpena (leiho berri batean irekitzen da). Ebazpena, 2020ko otsailaren 14koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Arte Dramatikoko goi-mailako arte-irakaskuntzak egiteko sarbide-probarako deia egiten da, 2020. urteko proba antolatu, garatu eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dira eta 2020-2021 ikasturterako ikasleak onartzeko prozedura ezartzen da.
    • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da)
    • Eskaera egiteko epea: 2020ko maiatzaren 11tik maiatzaren 26ra arte, biak barne.

Iraila

    • Sarbide proben ebazpena
    • Eskabide-orria
    • Eskaera egiteko epea: 
  • Matrikula. 2020-2021 ikasturtea
    • Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), matrikulatzeko prozedura arautzen duena.
    • Epeak: 2020ko uztailaren 20tik 30era arte matrikula egingo dute bai onartutakoek bai aurreko ikasturtean  mailaz igotakoek.
    • Daten aldaketa (leiho berri batean irekitzen da)
  • Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)

Ohiko galderak

  • Zer dira eta zertarako balio dute Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak?

Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.

Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak.

  • Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?


    Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako.
  • Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?

Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:

- Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 18 kreditu izango ditu.

- Prestakuntza espezializatuak gutxienez 114 kreditu izango ditu.

- Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu.

  • Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?

Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak, teorikoak edo praktikoak, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.

Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.

  • Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?

Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.

  • EAEn, non emango dira Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak?


    Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako eskolan emango dira.

Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago.

  • Zer espezialitate eskaintzen da EAEn?


    EAEn, interpretazioaren espezialitatea ematen da.
  •  Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?


    Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
  • Zer baldintza akademiko bete behar ditut Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak egin ahal izateko?

Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

- Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.

- Gainera, sarbide espezifikorako proba (leiho berri batean irekitzen da) bat egin behar da, ikastetxean bertan.

  • Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?


    Bai. Administrazioak urtero egiten du batxilerraren ordezko heldutasun-proba bat gainditzeko deialdia.
  • Zer balio du proba horrek?


    Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.
  • Zenbat plaza egongo dira?

Lehenengo ikasturtean 15 plaza eskintzen dira.

  • Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?

Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da.

  • Noiz dira probak?

Ekainean zehar izango dira probak 

  • Noiz egin behar da matrikula?

Uztailaren lehenengo hamabostaldian