Hezkuntza Saila

BIZITZA OSOAN ZEHAR EGITEN DEN IKASKUNTZA LIBURU ZURIA


Bizitza osoan barnako etengabeko ikaskuntza Europako Batasunaren oinarrizko ardatzetako bat izatera pasa da, Europako Kontseiluak 2000ko martxoan Lisboan finkatutako helburu estrategiko berria lortzeko, hots, Europako Batasuna ezagutzan oinarritutako munduko ekonomiarik lehiakor eta dinamikoena bihurtzea hamarkada honetan, ekonomikoki era jasangarrian hazteko gauza dena, gero eta enplegu gehiago eta hobea izango duena eta gizarte-kohesio handiagoarekin. Europako Batasunak giza baliabideetan inbertitzea funtsezkoa dela azpimarratzen du, baita hezkuntza- eta prestakuntza- sistema moderno eta eraginkor batzuk izan behar direla ere, etengabeko ikaskuntzaren zeharkako ardatz amankomunarekin indartu eta osatuko direnak. Horretarako, koordinatzeko metodo irekiaren bidez, EBk, elkartekideek eta, hedaduraz, eskualdeek era koordinatuan lan egin eta giza baliabideen garapenari, besteak beste, emandako arreta areagotu beharko dute.