Hezkuntza Saila

Europear Programak

   

Interes- estekak

Sarrera

Europa 2014-2020 estrategiaren barruan Erasmus + programa kokatzen da, eta beronek, hezkuntza, prestakuntza , gazteria eta kirol alorreko ekimenak barne hartzen ditu. Etengabeko Ikaskuntzan (2007-2013) bildutako programa guztiak eta nazioarteko goi mailako hezkuntza-programak Erasmus + programan integratzen dira: Mundus, Tempus, ALFA, Edulink eta aldebiko programak, eta Gazteak Ekinean programa.

Helburuak

Europa 2020 estrategiaren barnean helburu nagusienetakoak dira:
     • Goi Mailako hezkuntzan tituludun kopurua gehitzea eta
     • Eskola goiz uzten duten ikasleen tasa murriztea.

Horretarako, Etengabeko Ikaskuntza eta mugikortasunak indartzea aldarrikatzen da, hezkuntzan eta prestakuntzan efikazia eta kalitatea hobetzen saiatuz.

Parte Hartzaileak

Hezkuntza arloari dagokionez, maila guztiak bere egiten ditu:
     • Eskola,
     • Lanbide Heziketa,
     • Goi Mailako Hezkuntza eta
     • Helduentzako Hezkuntza.

Funtsezko ekintzak

1. Funtsezko ekintza- Ikaskuntzarako mugikortasuna
     Langileen mugikortasuna, bereziki hezitzaile, maisu, zuzendaritza-kide eta gazte jardueretako monitoreak.
     Goi mailako hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleak.

2. Funtsezko ekintza – Kooperazioa
     Hezkuntza alorreko edo gazte-erakundeen eta beste eragile batzuen arteko elkartze estrategikoak.

3. Funtsezko ekintza – Politiken erreformak

Aktibitate bereziak
     Jean Monnet Ekimenak eta
     Kirol-Ekintza

Sarrera

Mugaz haraindiko Lanbide-Heziketarako PyireneLH proiektu berria da, zeinen lehentasunezko asmoa den ardatz piriniotarreko lurraldeen gaitasunak indartzea eta lurraldeon arteko kohesioa saretzea.

INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra, POCTEFA 2014-2020, Lurralde Lankidetzako Programaren barruan kokatzen da (Oharra: Europar programa denez, esteka honen edukiak gastelaniaz agertzen dira), zeinen helburua den garapen jasangarria sustatzea hiru herrialde horietako lurralde mugakideen eremuan.

Proiektu berriak hiru urteko iraupena izango du eta hauetan zehar saiatuko da bereziki eragiten Lanbide-Heziketaren esparruaren barruan, mugaz haraindiko higikortasunean, enplegu eta heziketako ekimen bateratuetan, eta informazio eta aholkularitzako zerbitzuak sustapenean.

Helburu Espezifikoa

Programaren helburua zehatza da pertsonen heziketa sistemak eta gaitasunak bultzatzea eta garatzea, mugaz haraindiko lurraldeetan, eta hobetu nahian, beti ere, pertsonen enplegurako sarbidea.

Parte Hartzaileak

PyireneLH proiektuan, izena 'Pirinioak, higikortasuna eta lanbide-heziketa' eman zaion proiektu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak hartzen du parte bazkide gisa ardatz piriniotarreko beste eskualdeekin batera:
     • Kataluniako Generalitatea,
     • Aragoiko Gobernua,
     • Nafarroako Gobernua,
     • Occitanieko Eskualdea eta
     • Akitania Berriako Eskualdea.

Programaren jomuga nagusia ikasleak dira eta lanean ikasten hasi berriak, jakina, lanbide heziketako hezitzaile eta orientatzaileez gain Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan.

Burututako Ekintzak

Proiektuak berez 36 hilabeteko egikaritze epea aurreikusten du. 2016/09/01a du abiada data, eta ostera, 2019/08/31a amaierakoa. Burutuko diren ekintza nagusiak hiru izango dira:
     • Informazio, orientazio eta aholkularitza profesionalaren sistemak definitzea mugaren bi aldeetan ere, eta beti ikastetxeen, eta itundutako zerbitzuak eskainiko dituzten beste unitate berezituen, parte hartzeaz.
     • Lan esperientzia eta honen aitortzako sistemen definitzea. Eskaintza partekatuak lortu heziketa aitortza parekideekin.
     • LHko ikasle, hezitzaile eta orientatzaileen mugaz gaindiko higikortasunaren sustatzea.

Sarrera

EARLALL Etengabeko Ikaskuntzako Toki eta Eskualdeetako Agintaritzen Europako Elkartearen izena da.

Bruselan eratuta 2001eko urriaren 11n, horren eginkizuna ekintza zientifiko eta pedagogikoak etengabeko ikaskuntzari dagozkion politiken eremuan burutzea da.

EARLALL irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat da. Egoitza Belgikan dauka eta 1954ko abenduaren 6ko Legeak aldarazitako 1919ko urriaren 23ko Lege belgikarrak zuzentzen du.

Elkartearen betebehar nagusia etengabeko ikaskuntzari dagozkion politiken eremuan, kideen artean lankidetza bultzatzea da, horrela politika hauetarako toki eta eskualdeko esparrua irekitzen laguntzeko. Honez gain, Europar Batasuneko erakundeekin eta etengabeko ikaskuntza arloan garrantzitsuak diren nazioarteko organismo eta erakunde publikoekin kolaborazio harreman hertsia ezartzeko asmoa du.

Helburuak

Elkartearen helburu nagusiak hauek dira:
• Ikaskuntzarako sarbide unibertsal eta iraunkorra ziurtatzea, oinarrizko gaitasunen jabetze eta berritzearen bitartez, eta ezagutzaren gizartean partaidetza aktiboa ziurtatzeko beharrezkoa den jakintza erabiliz.
• Giza baliabideetan ikus daitezkeen inbertsio mailak ziurtatzea, Europako potentzialik garrantzitsuenari lehentasuna emateko: bere biztanleei.
• Etengabeko ikaskuntza antzemateko, ikaskuntza eta irakaskuntzako eremu eta metodo eraginkorrak garatzea.
• Irakaskuntzaren partaidetzaren hautemate eta ulermen mailak eta euren ondorioak era adierazgarrian hobetzea, batez ere ikaskuntza formal eta informalarekin zerikusia duten arloetan.
• Edozein pertsonak, bere bizitzan zehar, Europan dauden ikaskuntzako aukerei buruz kalitatezko informazio eta orientazioa erraz eskuratu ahal izango duela bermatzea.
• Ikasleengandik ahalik eta hurbilen etengabeko ikaskuntza aukerak eskaintzea, euren erkidegoen muinetan, eta beharrezkoa balitz, IKT-ri dagozkion egituren laguntzaz.
• Kalitatezko Etengabeko Ikaskuntzara heltzeko pertsona guztiei aukera berdinak ziurtatu diezazkien gizarte "ulerkor" baten eredua sustatzea, beste ezer baino lehenago norberaren behar eta eskaeretan oinarritutako hezkuntza eta trebakuntza eskainiko dituen gizarte eredua, alegia.
• Hezkuntza eta Prestakuntza metodoak eta lanaren antolaketa moldatzea, pertsonak Etengabeko Ikaskuntza ekintzetan partaide izan daitezen, eta ikaskuntza, bizitza profesionala eta familia-bizitzaren arteko oreka bilatzeko.
• Hezkuntza eta gaitasun maila altuak lortzea sektore guztietan, hezkuntza eta kultur ekintzak eta kalitatezko prestakuntza ereduak ziurtatzeko, pertsonen ezagutzak eta trebetasunak, profil profesional, antolakuntza eta lan-metodoen eskari aldakorrarekin bat datozela egiaztatuz.
• Pertsonei gaur egungo bizitza publikoaren eremu guztietan aktiboki parte hartzeko adorea ematea eta ahalbidetzea, batez ere gizarte-bizitzan eta bizitza politikoaren maila guztietan, europarra barne.
• Langileen berreziketa erraztea eta zerbitzu profesionalen eraketa bultzatzea.

Parte Hartzaileak

Toki eta eskualdeetako honako agintaritzak dira elkarteren partaide:
          •  Baden-Wurtembergeko Eskualdea (Alemania)
          •  Toscanako Eskualdea (Italia)
          •  Bretainiako Eskualdea (Francia)
          •  Catalunyako Autonomia Erkidegoa
          •  Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa
          •  Euskal Autonomia Erkidegoa
          •  Ostrogotiako Eskualdea (Suecia)
          •  Trentoko Probintzia Autonomoa (Italia)
          •  Vastra Götalandeko Eskualdea (Suedia)
          •  Lacioko Eskualdea (Italia)
          •  Piamonteko Eskualdea (Italia)
          •  Toscanako Eskualdea (Italia)
          •  Rheinhessen-Pfalzeko Eskualdea (Alemania)
          •  Venetoko Eskualdea (Italia)

Azken aldaketako data: