Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

KOMUNITATEA: ZENTROA AUZORA ETA HERRIRA IREKITZEA

KOMUNITATEA: ZENTROA AUZORA ETA HERRIRA IREKITZEA

Adinekoen gizarte zentroak bertan parte hartzen duten pertsonentzako topagune, harreman eta ongizate guneak dira.

Baina beste zeregin garrantzitsu bat ere bete dezakete: komunitateko eragile aktibo bihurtzea.

Zentro batek udalerriko beste elkarte, erakunde, merkataritza, ikastetxe edo baliabideekin harremanak garatzen dituenean, bere jarduteko aukerak handitzeaz gain, lotura sozialak indartzen ditu, parte hartzeko aukera berriak sortzen ditu eta komunitate kohesionatuago bat eraikitzen laguntzen du.

KOMUNITATEAREKIN LOTUTAKO ZENTRO BAT

Zentroa ingurunera irekitzeak honako hauek sustatu ditzake:

> Harreman berriak sortzea.
>
Bakardadeari aurre egitea.
>
Pertenentzia sentimendua indartzea.
>
Baliabideak eta ezagutzak partekatzea.
>
Auzo edo udalerriko beharrak identifikatzea.
>
Jarduera aberatsagoak eta anitzagoak sortzea.

Zentroa komunitatera irekitzeak ez die onurarik ekartzen soilik zentroari eta bertan parte hartzen duten pertsonei; adinekoen inguruko irudi errealago eta anitzagoa erakusten ere laguntzen du, zahartzearen eta gizarte-zentroen inguruko estereotipoak hausten lagunduz.

KOMUNITATEAREKIN LAN EGITEA SAREAN LAN EGITEA DA

Zentro batek eragile askorekin elkarlanean jardun dezake:

> Ikastetxeak.
> Elkarteak.
> Udala.
> GKEak.
> Merkataritza.
> Udalerrian dauden batzordeak, taldeak eta bestelako parte-hartze guneak (jaiak, kultura, kirola, berdintasuna, etab.).
> Egoitzak eta eguneko zentroak.
> Udalerriko bestelako baliabideak.

Askotan, lankidetza txiki batek jarduera berrietarako, harreman berrietarako eta parte hartzeko aukera berrietarako ateak ireki ditzake.

GARRANTZITSUA DA, HALABER, ZENTROAREN HORMETATIK HARAGO IRTETEA

Jarduerei buruz pentsatzen dugunean, normalean zentroaren barruan gertatzen dena irudikatzen dugu. Hala ere, udalerriak topatzeko eta harremanak sortzeko gune ugari eskaintzen ditu:

> Parkeak eta plazak.
> Liburutegiak.
> Kiroldegiak.
> Kultur etxeak.
> Ikastetxeak.
> Beste elkarte batzuen lokalak.

Espazio horiek erabiltzeak zentroaren ikusgarritasuna handitzea eta komunitatearekiko lotura sendotzea ahalbidetzen du.

Baina komunitatera irekitzea ez da soilik kanpora ateratzea; zentroaren beraren ateak irekitzea ere bada. Bilera, jarduera edo komunitateko ekimenetarako espazioak lagatzeak zentroa pertsona eta kolektibo askotarikoen topagune bihur dezake, harreman eta lankidetza berriak sustatuz.

Komunitatea ez da zentrotik irtenda bakarrik eraikitzen; komunitatea barrura gonbidatuz ere eraikitzen da.

GARRANTZITSUENA EZ DA SOILIK ELKAR TOPATZEA, HARREMANAK SORTZEA BAIZIK

Batzuetan pertsona asko biltzen dituzten jarduerak antolatzen ditugu, baina horrek ez du beti komunitatea sortzen.

Komunitatea pertsonak elkar ezagutzen, elkarreragiten eta loturak eraikitzen hasten direnean sortzen da.

Garrantzitsuena ez da soilik elkar topatzea, harremanak sortzea baizik.

Horregatik, komunitateko jarduerak diseinatzen ditugunean, komeni da galdera hauek egitea:

> Pertsonek elkar ezagutzeko aukera izango al dute?.
> Elkarreragina egongo al da?
> Lotura berriak sortzeko aukera egongo al da?

Ez da beharrezkoa proiektu handiekin hastea. Batzuetan, lankidetza txiki bat aukera bihur daiteke harreman berriak sortzeko eta komunitatea indartzeko.

HASTEKO GALDERA BATZUK

Pentsatu zuen zentroan:

> Udalerriko zein eragilerekin duzue harremana?
> Zer jarduera egiten dituzue zentrotik kanpo?
> Zer aliantza berri eraiki ditzakezue?
> Nola indartu dezakezue auzoarekin edo herriarekin duzuen lotura?

Batzuetan, kanporantz ate bat irekitzeak zentroaren barruan gertatzen dena ere eralda dezake, eta zentroa parte den komunitatea indartu.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUZU?

“Komunitatea” gida kontsulta dezakezu:

Zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helduakzabaltzen@euskadi.eus helbidean edo telefonoz 629 852 492 zenbakian.


<< Albisteak

Azken aldaketako data: