Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Ibilbidea - Helduak Zabaltzen

Egindako Ibilbidea

Elkarrekin eraikitako bidea

Helduak Zabaltzen proiektuan Euskadiko Adinekoen Gizarte Zentroen errealitatea ulertzeko eta haien bilakaeran laguntzeko prozesu bat jarraitu da. Hona hemen faseak:

1. Fasea: Zentroak Ezagutzen (2021)

  • Zentsua → Euskadiko 398 zentro identifikatu eta aztertu ziren. 
  • Diagnostikoa → Errealitate horretan sakondu genuen, bilakaerarako aukerak eta behar garrantzitsuak hautemanez. Deskargatu diagnostikoa (PDF, 1013 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

2. Fasea: Hiri Hurbilketa (2022-2023)

3. Fasea: Landa Hurbilketa (2023-2024)

  • Esperientzia pilotuak Arratzun eta Kanpezun → Landa-errealitatean oinarritutako ikaskuntzak sortu ziren.
  • Landa elkarrizketak → 50 pertsona baino gehiago bildu ziren landa-inguruneko Gizarte Zentroen etorkizunaz hausnartzeko. Deskartu txostena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) / laburpena (PDF, 639 KB) (leiho berri batean irekitzen da) / gakoak (PDF, 910 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Landa topaketa → Landa-zentroen errealitate ezberdinak ezagutzeko espazioa.

4. Fasea: Ereduaren Eskalagarritasuna (2024-2025)

  • Ikerketa → Eredu berriak hobetzeko datuak eta ikaskuntzak biltzen jarraitzen dugu.
  • Transferentzia → Eraldaketa udalerri gehiagotara zabaldu nahi dugu, hiru lurraldeetako hiru eskualderi lagunduz; tresnak, prestakuntza eta jardunaldiak sortuz.
  • Ebaluazioa → Aldaketaren inpaktua neurtuko da aurrera arrakastaz jarraitzeko.