Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Hegoaldeko poligonoan gizarte-arriskuan dauden adingabeentzako arreta integralaren programa

Sevillako Udala

Hegoaldeko poligonoan gizarte-arriskuan dauden adingabeentzako arreta integralaren programa

  • Norentzat: 30 adingabeei bideratutako programa da, hegoaldeko poligonoan bizi direnak, bereziki, Barriada Martínez Montañes izenekoan.
  • Programaren helburua: Komunitateko Gizarte Zerbitzuek egiten duten esku-hartzearen osagarria da baliabide hau, 3-16 urte bitarteko adingabeen oinarrizko beharrizanak asetzeko eta eskolatze-prozesuan laguntza eskaintzeko eta jarraipena egiteko; horretarako, eskolaz kanpoko eta aisialdiko estrategiak erabili eta ekintza sozio-hezitzaileak egiten dira. Ekintzak adingabeen aisialdian eta haien gizarte-testuinguruan txertatzen dira, eta horri esker, adin-talde horien bigarren mailako gizarteratzea sustatzen da.
  • Programa honetako jarduerak bi alditan lantzen dira:
    • Eskola-egutegian (edo neguan): ikasturte hasieratik ekainaren 30era bitarte, goizeko 8:00etatik 9:00etara, astelehenetik ostiralera, higiene pertsonalaren eta gosari-zerbitzuaren tartea egiten da. Arratsaldez, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara, eskolaz kanpoko jarduerak egiten dira, eskolarik gabeko egunetan izan ezik.
    • Uda garaian: 10 astean zehar, bereziki, ekainaren 1etik irailaren 7ra bitarte, goizez, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 9:00etara eta 14:00etatik 15:00etara. Adingabeekin egin beharreko jardueren oinarri izango diren edukiak norbanakoen beharrizanetatik landu beharko dira, adin-tarteak, interes-guneak eta gizarte-ingurunea kontuan hartuz, adingabeen autonomia eta babesa sustatzeko asmoz.
  • Hauek dira eremuak:
    • Higienea, elikadura eta zaintza pertsonala.
    • Ordutegiaren antolakuntza eta arauak betetzea.
    • Formazioa eta eskola-errefortzua.
    • Astialdia eta aisialdia.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa, taldeka.
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea.
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/15