Familiari laguntzako zentroak
Madrilgo Erkidegoa
Familiari laguntzako zentroak
- Norentzat: Familientzat.
- Programaren helburuak:
- Informazioa, Orientazioa eta Arreta Psikologikoa: Familiei laguntza psikologikoko zerbitzua eskaintzea, familiako kide guztien edo baten arazo edo uneko krisiak prebenitzeko edo krisian daudenei erantzuna emateko.
- Familia-bitartekaritza: Familia-bitartekaritza, familiako tentsio edo gatazkak ebazteko modu boluntario bat da: bitartekari-lanak egiten dituen pertsona baten esku-hartzeari esker, familia elkartu eta kideen artean hitz egiteko eta akordio propioak hitzartzeko laguntza eskaintzen du.
- Aholkularitza juridikoa: Informazioa, legezko aholkularitza eta orientazio juridikoa, familia-bizitza esparruan sor daitezkeen auzien inguruan: banantzea, indarkeria edo familia-eskubideak, kasu.
- Familia-eskola: Elkarrizketa- eta formazio-espazio bat, bikote-, guraso- edo familia-komunikazioa eta -harremana hobetu nahi duten familientzat. Baita seme-alaba nerabeen hezkuntza orientatu nahi dutenentzat ere, gatazken konponbidean, ezagutza emozionalean eta sentimenduen maneiuan edo etxeko kudeaketa ekonomikoa hobetu eta horretan trebatu nahi duten helduentzat. Tailerrak psikologoek, irakasleek eta adituek gidatzen dituzte, eta bertan, hainbat eremu lantzen dituzten, besteak beste, adimen emozionala, familiako formazio finantzarioa, dolua, psikologia ebolutiboa, etab.
- Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.*
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea. *
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/22