Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Dedalo Programa

Gaztela eta Leongo Junta

Dedalo Programa

  • Norentzat: Familia-testuinguruko arrisku- eta babes-faktoreak aldatu, portaera-arazoak dituzten aurre-nerabeengan eta arrisku egoeran dauden familien seme-alabengan drogen gehiegizko kontsumoa prebenitzeko. Hori guztia gurasoen hazkuntza-gaitasunen bidez (komunikazioa, arauak ezartzea, jokabideak gainbegiratzea), familia arteko loturak indartuz eta drogen kontsumoarekiko familiek duten jarrera argituz. Aurre-nerabeak dituzten familientzat (2-13 urte bitartekoak), arriskua gurasoengan edo seme-alabengan duten familiak. Halaber, egokitzapen-arazoak, eskola-errendimendu baxua eta portaera-arazo goiztiar eta etengabeak antzematen zaien eta, haien intentsitatea ikusi ondoren, esku-hartze terapeutiko espezializatuaren beharrik ez dutenentzat.
  • Programaren helburuak: Familia-komunikazioaren kantitatea eta kalitatea hobetzea. Familia-gatazken maiztasuna eta intentsitatea murriztea. Emozio negatiboak maneiatzeko parte-hartzaileen gaitasuna hobetzea. Guraso eta seme-alaben arteko lotura positiboak sustatzea. Seme-alaben hezkuntzan, gatazken ebazpenaren erabilera gehitzea. Gurasoak trebatzea, jokabide argi eta koherenteak dituzten arauak ezartzeko. Seme-alabei arau sozialak eta familiarrak betearaztea. Seme-alaben jokabidearen jarraipena eta gainbegiratzea hobetzea. Gurasoen aldetik, diziplina positiboaren metodoaren erabilera handitzea. Seme-alaben arteko desberdintasunen onarpena sustatzea. Gurasoek drogekiko duten informazioa hobetzea. Drogen kontsumoarekiko ezarri beharreko arauak definitzeko gaitasunak eskaintzea gurasoei. Drogen kontsumoarekiko familiak duen gaitzespen jarreraren pertzepzioa handitzea. Seme-alaben aisialdira begira, jarduera berriak proposatzea. Familian partekatzen den aisialdiaren kantitatea eta kalitatea handitzea.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): konpetentzien garapenaren bidez (entrenamendua hezkuntza-gaitasunetan ) Familia-arlokoa. Hiru saio mota biltzen ditu: gurasoentzako saioak. Seme-alabentzako saioak. Gurasoek eta seme-alabek modu bateratuan parte hartzen duten saioak.
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan: Eredu ekologiko-soziala drogen gehiegizko kontsumorako. Ezarpen markoa: drogamenpekotasunaren prebentziorako komunitate programak
    • Gurasoak portaera-eredu bezala. *
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).*
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea. *
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/17