Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Nerabeen gida: gurasoentzako gida

Aragoiko Gobernua

Nerabeen gida: gurasoentzako gida

  • Norentzat: Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzat
  • Programaren helburuak: Nerabeak dituzten gurasoen ardurak logela txukun izatetik, arropa eta oinetakoen neurria aldatzetik edo kirol-oinetakoen usainetik harago doaz, eta horiek baino serioagoak dira. Etxean aurre-nerabeak dituzten familien kezkak ugariak dira, bereziki, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzea, umore-aldaketa, lagunen eragina, eskola-porrotaren arriskua, drogak kontsumitzeko aukera, sexu-informazioa, eta garrantzia bera duten bestelako gaiak. Ikerketa zientifikoek baieztatzen dute nerabe batzuek oztopoak aurkitu arren, gehienek trabak horiek gainditzen dituztela, bizitzan beraien tokia aurkitzen duten helduak bihurtzeraino, harreman egokiak izan eta herritar onak izateraino.
  • Nola egituratzen da (on-line, presentziala…): on-line.
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Nerabezaroko aldaketak
    • Aldaketa fisikoak
    • Aldaketa emozionalak
    • Adimen-aldaketak
    • Guraso eraginkorrak
    • Nerabe batekin komunikatzea
    • Autonomia, independentzia, askatasuna
    • Norbere buruaganako konfiantza
    • Lagunak eta eraginak
    • Komunikabideak
    • Bigarren Hezkuntza
    • Bigarren Hezkuntzaren beldur?
    • Eskola-bizitzan parte hartzea
    • Motibazioa
    • Familia-balioak
    • Arazo larriak:
      • Alkohola eta drogak
      • Elikadura-nahasteak
      • Depresioa eta suizidioa
      • Ikaskuntza-arazoak
      • Ondorioak eta laburpenak
  • Gurasoak portaera-eredu bezala.
  • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
  • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
  • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
  • Bestearen ikuspuntuan jartzea.
  • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
  • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
  • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
  • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
  • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
  • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
  • Aitaren inplikazioa.
  • Ordezko zaintzaren kalitatea.
  • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/16