Herri galdeketak erabiltzea sakontze demokratikoaren baliabide bat bezala, herri aurreratuenetan ohiko ekimen bat da. Europako Kontseiluaren Ministro Batzordearen gomendioak kontuan hartuta, herritarren parte-hartzea bizitza publikoan, Espainiakoa estatua barne, eta 2001ean argitaratuta eta 44 estaturi zuzenduta, "XXI. mendean herritarrek normalean galdetua izatea aurreikusi dute, erakundeetan ordezkaritza okerra saihesteko asmoz. Talde hauei aukera ematen zaie erabakitzeko prozesuan sartu ahal izateko eta komunitatearen partaide izateko sentimendua indartzeko asmoz. (…) Parte-hartze zuzena era desberdinetan banatzen da. Interes zuzena eta zehatza dutenen parte-hartzea suspertu nahi bada, herri galdeketa bide egokiena da".
Datu batzuk:
- Estatu Batuetan, bakarrik 2003an, 10.000 herri galdeketa edo erreferendum baino gehiago egin zituzten.
- Bavarian, 1995 urte geroztik, 700 herri galdeketa baino gehiago egin dituzte.
- 1993 eta 2003 urte bitartean, Suitzan 135 nazio herri galdeketa egin zituzten eta, eskualdeetako edo tokiko milaka kontsulta.
- Tarte horretan, Europan 300 nazio herri galdeketa eta erreferenduma egin zituzten.
- Amsterdamek, gainera, 2006tik herri galdeketari buruzko sistema bat onartuta dauka, herrian garrantzi handiko gaiak jorratzeko.
Informazio-iturria: Bruno Kaufman, "Initiative and Referendum Institute Europe" elkarteko presidentea.
Adibide batzuk:
Suitzan federazio mailako bi erreferendum mota deitzeko aukera dago, hots, kantonala edo udalekoa. Batetik, derrigorrezko erreferendumak, Konstituzioa aldatzeko erabiliak edo nazioarteko elkarte baten kidea izateko. Bestetik, 50.000 boto-emailek erreferenduma eskatzeko aukera dute Parlamentuan onartutako legeei buruz erabakitzeko. Azkenik, 100.000 herritarrek erreferendum baten deialdia eskatu ahal dute Konstituzioaren erreforma bat proposatzeko asmoz. Erreferendum batean jorratu dituzten gaiak oso desberdinak izan dira: Suitzako herritartasuna jasotzeko baldintzak gogortu dira, ingeniaritza, animalien eskubideak, eta abar. 2008an bi herri erreferendum egin dira; batetik, ingurumenaren gaiari buruz eta; bestetik, enpresen fiskaltasunari buruz.
Estatu Batuetan ohitura nabarmen bat dago eremu horretan, ia estatu guztietan demokrazia zuzeneko baliabideak erabiltzen dituztelako, bai estatu bakoitzaren konstituzioak aldatzeko, bai legeak proposatzeko edo luzatzeko. Esate baterako, 2007ko azaroan, sei estatuk herri galdeketa egin zuten 34 proposamen desberdinen inguruan. Maineko bizi-lagunak 5 gaiei buruz kontsultatu zituzten, New Jerseykoek 4 gaiei buruz, eta azpimarratzekoa da Texasen 16 galdera erreferendumari buruz jorratu zituztela. Gaiak oso desberdinak dira: dirua ikastetxeak eraikitzeko edo zelula-amak aztertzeko.
Austrian erreferendumak eta herri galdeketak deitzeko hiru modu daude: 1) Edozein herritarrak erreferenduma eskatu ahal du, 8.023 sinadura aurkeztuta, herri galdeketa deitzeko aukera dauka eta, ez da loteslea izan behar. 120.000 boto-emailek onartuz gero, Parlamentuak derrigorrez Konstituzioan jorratu behar du 2) herri erreferenduma, ez da loteslea izan behar eta, 3) erreferendum loteslea eta, Gobernuak herritarrek erabakitakoa bete behar du. "Landerrek" edo Austriako estatu federatuek erreferenduma eta herri galdeketa deitzeko aukera dute.
"Informazio garbia eta osoa izateko etorkizuneko erabaki garrantzitsuenetan herritarren eskubidea bermatu behar dugu. Bide berriak bilatu behar ditugu herritarren izpiritua sendotzeko eta parte-hartzea suspertzeko komunitateen eta tokiko aginteen artean. Komunitate baten kide izatea eta herritarrei dagokien erantzukizuna errespetatzea bermatu behar dugu. Aginte publikoen eta herritarren arteko komunikazioa bermatu behar dugu, baita bere eskaerei eta itxaropenei kasu egitea adierazten dituzten beharrei erantzuna emateko asmoz". (Europako Kontseiluaren Ministro Elkartearen 19. Gomendioa europar estatu-kideentzat (2001).