Azken eguneratzea: 2011/06/15
2.0 bizilagunen erkidegoak: eskailera-burutik sarera
Eskailera-burua sareengatik aldatzea da erronka. Gauzak garbi ditu Nuevosvecinos.com
plataformak. 2001ean sortu zen on line plataforma hau, jabekide-erkidego bateko etxebizitzen erosleak harremanetan jartzeko, izan ere, informazio falta izugarria zegoen, inmobiliariek/eraikuntza-enpresek irregulartasun ugari egiten zituzten, eta egoera jasanezina bihurtu zen. Proposamenak arrakasta lortu zuen eta berehala zabaldu zen ekimena; Nuevosvecinos.com plataformatik adierazi denez, “lehenik eta behin erkidegoetara zabaldu behar zen, hirigintza-planetara ondoren eta, 2004tik aurrera, herrialde osora, eraikitzen ari ziren sustapenen erosleei zein jada osatuta zeuden bizilagunen erkidegoei zerbitzua emateko”.
Zer irudituko litzaizueke zuen erkidegoko lehendakaria edo administraria eraikinaren “community manager”-a izango balitz eta jabekideen batzarrak brainstorming edo ideia-zaparraden antzera antolatuko balira? Dena da posible. Jabekideen erkidegoek gizarte-ohiturekin batera egin dute aurrera; bizilagunen eskailera-buruetatik jabekideen erkidegoetara pasa zen lehenengo, eta hortik mankomunitateetara edo higiezinen multzo handietara. Orain 2.0 erkidegoen txanda da.
Zinez, jada errealitate bihurtu dira erkidego birtualak. Informatización de Empresas (IESA) enpresa bizitegi-eraikinak kudeatzeko programa informatikoen garapenean dago espezializatuta eta bertako merkataritza-zuzendaria den Teodoro Martínezen ustez, “sarean sartzean, aldaketa-prozesu batean murgildu dira enpresa asko; modu berean, bizilagunekin etengabe harremanetan egoteko modua ahalbidetu da eta, ondorioz, bizilagunek dituzten arazoei erosoago eta azkarrago erantzuteko modua lortu da”. Hala ere, Internet konkistatzeko orduan, on line plataforma ugarik ez du lortu aurrera ateratzea, “izan ere, borrokatzeko eta elkarrekin lehiatzeko erabiltzen zen sarea: intimitate zibernetikoa besteak erasotzeko erabili izan da, eta ez informazioa emateko bitarteko gisa".
Mivecindad.com
azpimarra daiteke Internetera sartu diren eta Internetek bizilagunen arteko harremanak kudeatzeko eskaintzen dituen askotariko aukerak erabiltzen hasi diren azken plataformen artetik. Aplikazio horrek helburutzat du bizilagunenganako komunikazioa hobetzea eta eraikineko zona komunen erabilera hobetzen laguntzea. Bizilagunek, Zuzendaritza Batzordeko kideek, bizilagun-elkarteek, finken administrariek edo urbanizazio-zerbitzu integraletan espezializatutako enpresek erabiltzeko da on line erkidego berri hau. Proiektu teknologiko eta berritzaile bat da, twitter gisako sare sozialekin integratuta dago eta bikaina da funtzionaltasun berriak sortzeko eta dagoeneko erabiltzen diren soluzioekin bat egiteko. Gaur egun plataforma honek eskaintzen dituen aukerei esker, espazio komunen erreserbak kudeatzetik (kirol-instalazioak, erabilera-aretoak, eta abar), Jabekideen Batzarretako deialdiak, aktak eta partaidetza-estatistikak kontsultatzera bitarteko zerbitzuak eskura daitezke.
Ezin da ahaztu, 2.0 erkidegoei esker, jabeak etengabe eskura dezakeela informazioa, nahiz eta higiezinetik kanpo bizi. Gainera, kostaldean kokatutako bizitegi-eraikin askotan hizkuntza desberdina erabiltzen duten bizilagunen artean sortzen diren komunikazio-arazoak konpontzeko egokiak dira.
Iturria: Pisos.com
, 2011/06/14