Mugikortasun Jasangarriaren Saila

2026ko Mugikortasunaren Inkesta

Mugikortasunaren Inkesta

Galde-sorta Interneten bidez bete nahi izanez gero, sakatu hemen

Zuen parte-hartzea eskatu eta eskertzen dugu!

2026ko urria eta 2027ko urtarrila bitartean, EAEko Mugikortasunari buruzko Inkesta abian jarriko du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, EAEko aukeratutako etxebizitzatan aurrez aurreko bisiten bidez eta telefono edota web-orrialdearen bidez jasoko da informazioa. 

Lanaren helburua da gure gizartearen mugikortasunaren eskaria hobeto ezagutzea eta horri buruzko datuak eguneratzea. Aurreko inkesta 2021ean egin zen, eta gure webgunean argitaratuta dago (Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana). 

Datu-bilketa funtsezkoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Beraz,  gutun bat jaso baduzu eta inkestako hainbat gairi buruzko azalpenak behar badituzu: Inkestako berako galderak, erantzuteko derrigortasuna, datuen babesa eta isilpekotasuna...web-orrialde honen amaierako menu zabalgarrietan txertatzen ditugu bilatutako erantzunak.

Bide batez, EAEko errepideetan ibilgailuei zuzendutako Kordoi Inkesta eta EAEko garraio publikoko geltokietako erabiltzaileei zuzendutako Inkesta egingo dira. EAEko  mugikortasunaren beharrak aztertzeko jomugarekin landuko da bide ezberdinetatik jasotako informazioa. EAEko garraio eta mugikortasunaren eskariari buruzko aurreko txostena 2021ean egin zen, eta gure webgunean argitaratuta dago (EAEko Garraio Eskariaren Irudia). 

 

Jarraian agertzen den taulan Mugikortasunaren ikerketarako egun erabiltzen diren galdetegietarako loturak , eta Mugikortasunaren Inkestari berari erantzuteko aukerak eskaintzen dira:

Inkestaren izena Mugikortasun inkesta (MI)
Eragiketa-kodea 010930 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzulea Mugikortasun Jasangarriaren Saila
Zabalkundearen maiztasuna  Bost urterik behin
Posta elektronikoa

estadisticas-movilidad@euskadi.eus

Telefonoa 900 102 965

Galdesorta

PDF EM-ren galde-sortak

WEB

Informazio metodologikoa Fitxa metodologikoa
Bestelako informazioa Aurreko edizioen emaitzak

Itzuli

 

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Mugikortasunari buruzko Inkesta 2026ko Urritik  2027ko Urtarrilera bitartean egingo du, aipatutako bi hilabeteak barne. Inkesta honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen mugikortasuna, igarotze-fluxuak, moduak eta joan-etorriak egiteko motibazioak eta arrazoiak neurtzea. EAEko biztanleen higikortasunaren eskariaren ezaguera hobetzea. Horretarako, lanegunetan (astelehenetik ostegunera) egindako joan-etorriak neurtuko dira, 5 minutu baino gutxiagoko joan-etorriak kanpo utzita. 

Teknikari espezializatuek egingo dute EAEko etxebizitzen inkesta; horretarako, etxebizitzetako pertsonekin harremanetan jarriko dira (telefonoz edo bisiten bidez), EAEko familiar etxebizitza okupatuen Direktorioan hautatutako etxebizitzetako pertsonekin hain zuzen ere, inkesta hau ofiziala baita. Bizilagunei eskatuko diete hainbat galderari erantzutea telefonoz edo, bizilagunek hala nahi izanez gero,  beraien etxean bertan aurrez aurre. 

Galderen bidez, EAEko bizilagunen mugikortasuna kuantifikatu eta haren ezaugarriak ezagutuko ditugu.

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek garraio-politikaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, garraio-politikak diseinatzeko. 

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira. 

https://www.euskadi.eus/informazioa/mugikortasunaren-inkesta-010930/web01-s2ing/eu/ 

Itzuli

Mugikortasun Jasangarriaren sailak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea. 

Izan ere, 10/2023 LEGEA, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena-k arauzten ditu Mugikortasunaren Inkesta (010930 kodea) zein Garraio Eskariaren Irudia (132710 kodea).  Beraz, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan horrela jasota laginetan hautatutako familiek eta pertsonek inkesta horiei erantzutea nahitaezkoa da. 

Itzuli

Datuen isilpekotasuna bermatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamendua (DBEO) eta abenduaren 5eko 3/2018 Legea aplikatuko dira, eta tratamenduaren osotasuna eta isilpekotasuna ziurtatzeko neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak hartuko dira. 

 

Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren Estatistika Organoa behartuta dago sekretu estatistikoa gordetzera eta, bereziki, estatistika-eragiketen esparruan informazioa ematen duten pertsonen datu pertsonalak ez zabaltzera edo argitaratzera, ez zuzenean ez zeharka, datuen jatorria edozein dela ere, ezta datu horiek estatistikoak ez diren beste helburu batzuetarako erabiltzera ere, hargatik eragotzi gabe administrazioen eta erakunde publikoen arteko estatistika-ondorioetarako komunikazioak egitea, sekretu estatistikoa gordetzeko legez aurreikusitako baldintzak betetzen direnean. 

 

Bestalde, interesdunak estatistika-eragiketetatik kanpo ematen dituen datu pertsonalak kasuan kasuko administrazio-jardunaren edo administrazio-prozeduraren berezko helburuetarako baino ez dira tratatuko, eta datu horiek ez dira erabiliko jaso diren helburuekin bateraezinak diren helburuetarako, hargatik eragotzi gabe ondoren estatistika-helburuekin tratatzea, legez aurreikusitako moduan. Estatistikoak ez diren helburuetarako emandako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo komunikatuko, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik; eta, hirugarrenek tratamenduaren erantzulearen konturako tratamendua dakarren zerbitzu bat emateko sarbidea dutenean, sarbide hori tratamenduaren arduradunaren figurapean artikulatuko da, dokumentatutako jarraibideei eta konfidentzialtasun-betebeharrari lotuta, eska daitezkeen baldintzetan, DBEOren arabera. 

 

Interesdunek DBEOren 15. artikulutik 22. artikulura bitartean aitortutako eskubideak baliatu ahal izango dituzte (sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, mugatzea, aurka egitea, hala dagokionean, eramangarritasuna eta erabaki indibidual automatizatuen xede ez izatea). 

 

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea ; zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa , abenduaren 5ekoa, eta 2016/679 Erregelamendua (EB) , 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). 

 

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak  Euskadiko Tratamendu Jardueren Erregistroan argitaratutako tratamendu-jardueran sartuko dira 1616 ID zenbakiarekin (Tratamendu Jardueren Erregistroa).

Informazio gehiago:

Itzuli

EAEko Etxebizitzen Inkestaren metodologia

  • Eremua: Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxebizitzetan bizi diren 7 urte edo gehiagoko biztanleen mugikortasuna, ereduzko lanegunetan (astelehenetik ostegunera) egindako joan-etorrien bidez neurtuta, 5 minutu baino gutxiagoko oinezko joan-etorriak alde batera utzita. 
  • Ikertutako aldagaiak: Pertsonen alderdi soziodemografikoekin lotutakoak (sexua, adina, bizilekua, jarduerarekiko harremana, familia mota) eta egindako joan-etorriekin lotutakoak (desplazamenduaren arrazoia, garraiobidea, egindako etapa kopurua eta joan-etorriaren iraupena).
  • Laginaren ezaugarri nagusiak: Etxebizitzen lagin bat da, EAEko 20 eskualdetan eta lurralde historikoetako 3 hiriburuetan. Laginaren tamaina 7.001 etxebizitzakoa da. 
  • Datu-bilketa: EAEko etxebizitzatara bisitak egin, telefonoz edo internetez erantzun.

Errepideetako ibilgailuei egindako inkesten informazio metodologikoa (Kordoi Inkesta) 

  • Eremua: EAEko errepidetan ibiltzen diren ibilgailuen mugikortasuna, lan-egunetan (astelehen eta ostegunaren artekoa).    
  • Ikertutako aldagaiak: Egindako joan-etorriekin lotutakoak. Gainera, kasuaren arabera, pertsonen alderdi soziodemografikoak edo garraiatutako salgaien tipologia eta garraioaren ezaugarriak 
  • Laginaren ezaugarri nagusiak: 11.000 ibilgailuri inkestak egiten zaizkie gure errepide-sareko eta EAEra sartzeko errepideetako hainbat gune estrategikotan.

Garraio publikoko geltokietako inkesten informazio metodologikoa ("Terminaletako inkesta") 

  • Eremua: Ibilbide ertain eta luzeko garraio publikoak erabiltzen dituzten 7 urteko edo gehiagoko pertsonen mugikortasuna, ereduzko lanegunean (astelehenetik ostegunera). Horretarako, inkestak egiten dira lurraldeko hiriburuetako intermodalitateko puntuetan. 
  • Ikertutako aldagaiak: pertsonen alderdi soziodemografikoekin zerikusia dutenak eta egindako desplazamenduekin eta bidaiekin zerikusia dutenak.

Itzuli

Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (IKERTALDE): 900 102 965

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 69 97

IKERTALDEren posta elektronikoa: emov@ikertalde.com

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadisticas-movilidad@euskadi.eus

Itzuli

Azken aldaketako data: