Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Garraioari eta hiriko ingurumenari buruzko txostena


Europar Batasuneko biztanleen % 80, gutxi gorabehera, inguru urbanoetan bizi dira, eta inguru horietan nabarmentzen da gehien ingurumen-arazoek jendearen bizi-kalitatean duen eragina. Inguru urbanoak berez eragiten ditu ingurumen-arazoak, jarduera asko pilatzen baita bertan.


Europak nozitzen duen urbanizazio-maila altu horren ondorioz, Batasunak bideratzen duen ingurumen arloko politikak arreta berezia eskaintzen dio hiriko ingurumenari. Hain zuzen ere, Ingurumen Arloko 6. Ekintza Programaren barruan Hiriko Ingurumenari buruzko Estrategia Tematiko bat ari dira prestatzen.


2004ko urtarrilean Batzordeak COM(2004)60 komunikazioa onartu zuen, "Hiriko Ingurumen Arloko Estrategia Tematikorantz" izenburupean, eta Komunikazio horri buruzko eztabaida-prozesua 2005eko abenduan amaitzekoa da.


Lehentasunen artean hiriko garraio iraunkorra aipatzen du Komunikazioak.
Prozesu horri buruzko orain arteko informazioa http://europa.eu.int/comm/environment/urban/home_en.htm web orrian aurkituko duzu.


Hacia una Estrategia Temática sobre el medio Ambiente Urbano (pdf, 378 kb)

 

Hiriko garraio iraunkorrerako plana: Estrategia Tematikoaren ondorio diren politikak gauzatzeko hiri bakoitzean garatu beharreko plangintza-tresna. Hona hemen hiriko garraio iraunkorrari buruzko adituen taldeak egindako txostena

Informe final del Grupo de Trabajo de Expertos sobre Planes de Transporte Urbano Sostenible (pdf, 793 kb)

Azken eguneratzea: 2005/11/02