Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2005eko orain arteko hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoan izandako mugikortasunaren azterlan soziologikoari buruzko txostena
 
1. SARRERA:

Garraio Iraunkorraren Gidaplanaren barruan hainbat helburu eta estrategia ezarri dira; besteak beste, Euskadiko Garraio Behatokiaren sorrera.
Behatokiaren arduretako bat pertsonen mugikortasunaren jarraipena egitea da, ikuspungu soziologikotik aztertzea, pertsonen ohiturak, jokaerak eta espektatibak ezagutzeko.


2. ZER LORTU NAHI DA IKERKETA HONEKIN?

Ikerketaren helburua da tresna bat garatzea, Behatokiak 2005 urtean zehar Euskadiko mugikortasunaren eta bidaiari-garraioaren egoera etengabe ebaluatu eta analizatu dezan.
Bestetik, Garraio eta Herri Lan Sailaren beharrei erantzuteko, emaitzek arlo desberdinetan duten bilakaera dinamikoa aztertu beharra dago, eta horretarako adierazleen panel bat diseinatu da, adierazle horiek denboraren aldetik ebaluatzeko aukera ematen dutenak, ondoren konparaziozko analisi bat egin ahal izateko.


3. IKERTU BEHARREKOAK
Hona hemen EAEko Bidaiarien Mugikortasunari buruzko Azterlan Soziologikoa zertan den erakusten duten ikergai nagusiak:
a.- NORBANAKOEN MUGIKORTASUNAren analisia.
Norbanakoen jarrerak zertan diren eta garraio pribatu eta publikoa erabiltzen duten jakin, eta errepideen itomen-egoerari buruzko kontzientzia soziala zenbaterainokoa den neurtu.
b.- MUGIKORTASUNAREN ETA ERAKARPEN SOZIALEKO ZENTROEN AZTERKETA.
Lurzoruaren erabilera nagusiak mugikortasunaren ikuspuntutik analizatu eta ezagutu.
c.- GARRAIO PUBIKOAREN JOERA SOZIALEN aurrean daukagun jarreraren azterketa.
Erabiltzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien garraio publiko eta azpiegiturekiko erakusten duten gogobetetasunaren analisia.


4. EAE-KO BIDAIARIEN MUGIKORTASUNARI BURUZKO AZTERLAN SOZIOLOGIKOA EGITEKO ERABILITAKO METODOLOGIA.

Analisi-teknika: Kuantitatiboa
Ekintza: telefono bidezko inkestak, urte osoan zehar.
Landa-lana: astero, abuztuan izan ezik, 250 dei egingo dira. Inkestak egunero egingo dira, eguraldi ona nahiz txarra izan, datuak berdin-berdin eskuratzeko. Emaitzek, beraz, mugikortasunaren errealitatea bere horretan islatuko dute, meteorologiari erreparatu gabe.
Lagina: Bizilekua EAEn duten 12.000 pertsona, 16 urtetik gorakoak. Datuak astelehenetik ostiralera bitartean egunero hartzen dira, baina ez urte osoan. Abenduan, urtarrilean eta otsailean, 13 astetan. Martxoan, apirilean eta maiatzean, beste 13 astetan. Ekainean eta uztailean, 9 astetan. Eta irailean, urrian eta azaroan, 13 astetan.
Lagin errorea: ± % 0,89koa da, % 95eko konfiantza mailarako, p = q = 0,5 izanik, urteko datu guztiak hartuta.


5. TARTEKO TXOSTENAK
Hilean behin: hilero hilabeteko adierazle nagusiei buruzko datuak aurkeztuko dira triptiko batean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.
Hiru hilebetetik behin, urtaroa aldatzearekin batera, mugikortasunari buruzko txosten zabalagoa aurkeztuko da, udazkenekoa, negukoa, udaberrikoa edo udakoa.

 

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko urtarrila (PDF, 924 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko otsaila (PDF, 924 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko martxoa (PDF, 927 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko apirila (PDF, 931 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko maiatza (PDF, 938 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko ekaina (PDF, 917 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko uztaila (PDF, 940 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko iraila (PDF, 966 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko urria (PDF, 969 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko azaroa (PDF, 988 KB)

Mugikortasunaren inguruko txostena - 2005ko abendua (PDF, 1018 KB)

Azken eguneratzea: 2005/12/31