Eragiten 2026
Hizlariak eta moderatzaileak

Juan Pablo MartÃnez Casado
Arabako Foru Aldundiko Estrategia Digital eta Informatikoko Zerbitzuko buru da. Bertan, Foru Aldundiaren eta Foru Sektore Publikoaren eraldaketa digitalerako politikak eta ekimenak zuzendu eta koordinatzen ditu.
Bere eginkizunen artean Administrazioaren modernizazioa bultzatzea dago, baita berrikuntza publikoa eta herritarrentzako zerbitzuen etengabeko hobekuntza sustatzea ere. Horretarako, digitalizazioaren, administrazio elektronikoaren, zibersegurtasunaren eta datuaren eta adimen artifizialaren gobernuaren arloko estrategiak garatzen laguntzen ditu.
Kudeaketa teknologiko estrategikoa, eraginkorra eta segurua sustatzeaz ere arduratzen da, erakundeen helburuekin bat datorrena eta balio publikoa sortzera bideratuta dagoena.
