Eragiten 2026
Hizlariak eta moderatzaileak

Igor Etxabe
Alokabideko Prestazioen eta Informazio Sistemen Arloko zuzendaria da. Erakunde honek etxebizitza babestuetan alokairu soziala kudeatzeaz eta alokairurako laguntzak izapidetzeaz arduratzen da.
Industria-ingeniaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, MBA Executive bat du, Finantza Zuzendaritzan programa exekutiboa (Deusto Business School eta ESADE), baita ACTP coaching exekutiboko ziurtagiria ere.
2004an sartu zen Alokabiden, eta arlo teknikoa, bezeroarentzako arreta eta prestazioak ere zuzendu ditu erakunde honetan. Bere proiektu nabarmenen artean aurkitu dezakegu: negozioaren eraldaketa digitala, CRMaren ezarpena, Gaztelagun programaren abiaraztea eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren diseinua.
