Eragiten 2026
Hizlariak eta moderatzaileak

Gemma Romero
Informatika Ingeniari, Administrazio eta Gobernu Elektronikoko Masterra du ere. Hogei urte baino gehiagoko esperientzia du Toki-Administrazioan, eta gaur egun Administrazio Elektronikoko teknikari gisa lan egiten du Amorebieta-Etxanoko Udalean. Bertan, eraldaketa digitaleko, sinplifikazio administratiboko, gardentasuneko eta berrikuntza publikoko proiektuak bultzatzen ditu.
Bere lana Administrazioa eraldatzea da, pertsonak erdigunean jarriz, prozedurak sinplifikatzeko eta herritarrekiko harremana hobetzeko teknologia erabiliz. Amorebieta-Etxanoko Udalaren Izapide Eskuliburuaren Komunikazio Argiaren Ziurtagiria bultzatu du, NovaGob Bikaintasuna 2026 Sarietan finalista izan dena Gobernu Onaren kategorian.
Gainera, komunikazio argian eta berrikuntza publikoan hizlaria da, eta Administrazio errazagoa, gardenagoa eta hurbilagoa eraikitzera bideratutako sare eta lantaldeetan parte hartzen du.
