Eragiten 2026
Hizlariak eta moderatzaileak

Begoña Otalora
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Datuak Babesteko ordezkaria, 2024ko irailetik. Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Enpresen Aholkularitza Juridikoko masterra ere badu. Zerbitzu Orokorretako teknikari gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala IVAPen, eta, ondoren, Emakumearen Euskal Erakundean hasi zen lanean, Administrazioko arduradun gisa.
1999an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendari izendatu zuten, eta, ondoren, enpresa pribatura egin zuen jauzi, B2B2000 Comercio Electrónico enpresaren aholkulari gisa.
2021ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Administrazioa Modernizatzeko aholkulari izendatu zuten. Eta 2023an, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.
