Eragiten 2026
Hizlariak eta moderatzaileak

Ane Miren Ibañez
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, ibilbide profesional zabala du pertsonen kudeaketari eta talentuaren garapenari lotuta, eta duela 7 urte baino gehiagotik espezializatu da arlo teknologiko integralaren gidaritzan.
Arlo pribatuan duen ezagutza profesional zabalari esker, euskal industriako enpresa liderrak ezagutu ahal izan ditu, hala nola ITP eta Vicrila Taldea, Rothenberger multinazional alemaniarra eta hotel-sektorea, giza baliabideen eta lan-arriskuen prebentzioen zuzendaritzan arituz.
Sektore publikoaren esparruan, 2015-2019an, BilbaoTIKeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen, Bilboko Udaleko erakunde teknologikoa; eta 2019an, BilbaoTIKeko Zuzendaritza Nagusia hartu zuen bere gain, 2023ko abuztuan Bilboko Udalaren Modernizazio Zuzendaritzan sartu arte.
