Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2011/01/28

Azokak 2.200 erakusmahai biltzen ditu nazioarteko 22 pabiloitan eta 150.00tik gora bisitari erakartzen ditu

El Salón Internacional de Hostelería, Catering, Restauración y Alimentación se celebra en Lyon del 22 al 26 de enero

Ondarroako (Bizkaia) Conservas Ortiz, Mutrikuko (Gipuzkoa) Yurrita e Hijos eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Bacalaos Alkorta Ostalaritzaren, Cateringaren, Sukaldaritzaren eta Elikaduraren Nazioarteko Azokan (Sirha) izan dira, Lyongo (Frantzia) Eurexpo azokan, urtarrilaren 22tik 26ra.

Azoka horrek 2.200 erakusmahai biltzen ditu nazioarteko 22 pabiloitan, eta 150.00tik gora bisitari erakartzen ditu azokak irauten dituen sei egunetan. Euskal Herriko hiru enpresa horiek Sirhan bildutako hainbat sektoretako Espainiako hogei enpresaren eskaintzari batu zaizkie, eta herrialde osoko produktu ezagun eta esanguratsuenen lagin bikaina osatu dute. Elikadura eta Edari Industrien Espainiako Federazioaren (FIAB) babesa izan dute enpresek.

 

Hainbat lehiaketa eta sari izaten dira Sirhan, Gozogintzako Munduko Kopa edo Europako Catering Kopa, besteak beste, 136 herrialdetako 10.000 sukaldari erakartzen dituztenak.

Horiekin batera Urrezko Bocuse Saria (Bocuse d’Or) antolatzen da; XII. edizioa izan da aurten. Munduko sukaldaritza lehiaketa garrantzitsuenetakoa da, eta Europako, Asiako eta Amerikako sukaldari onenak biltzen ditu, euren herrialdeetako espezialitateak jendaurrean eta kameren aurrean prestatzeko.