Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2011/06/27

Bodegas Gil Berzalen Recoveco ardoarentzat izan da ardo beltz onenaren prentsaren ABRA 2010 saria

Hedabideen ordezkariek ardo kontuetan kazetari eta idazle ezaguna den Jose Peñinek besteak beste- Recoveco ardoari eman diote ardo beltzen sari nagusia.

Vino Recoveco

Hedabideen ordezkariek –ardo kontuetan kazetari eta idazle ezaguna den Jose Peñinek besteak beste- Guardiako (Araba) Bodegas Gil Berzalen “Recoveco” ardoari eman diote ardo beltzen ABRA 2010 sari nagusia. Arabako ahaldun nagusi Xabier Agirrek banatu zuen prentsaren saria.

Ardo gaztea da “‘Recoveco’”, beratze karboniko sistemarekin egina (%95 Tempranillo mahatsa eta %5 Viura); gerezi kolorea du, geruza ertain-altua, eta ñabardura ubelak. Garbia eta distiratsua da. Sakona da sudurrean, eta fruta (fruitu gorriak) eta erregaliz ukitua du. Ahoan goxo sartzen da, eta goxo pasatzen. Gorputza du, eta oreka ere bai. Fruta-usain sendoa nabari da sudur atzean. Erakargarria da, eta amaiera ona du ahoan.

Upategitik horren elaborazioaren inguruan adierazi dutenez, “mahatsa eskuz bildu zen mahasgintza integratua (organikoa) egiten duen upategien mahastietatik. Eta mahatsa biltzen hasi baino egun batzuk lehenago, ezaugarri bikainenak biltzen ez zituzten mahatsak kendu ziren. Ondoren, alkoholetan beratzen utzi zen mahatsa altzairu herdoilezinezko biltegietan, 8 egunean, gehienez ere 28 ºC-ra. Ez zen hotzagatiko inolako estabilizaziorik izan, eta ez zaio inolako tratamendurik egin, indarra gal ez dezan”.

Premio