Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2013/11/26

"Pan vasco - Gure ogirik onena" marka sortu berri da, 15 euskal okin bikainen bertako zaporearen proposamena

PanSano kalitate markaren inguruan elkartutako 15 euskal okinen esperientzia du jatorri markak. Espezialitate berria Km0 ogi bezala aurkeztu da: Araban landatutako zerealez, ama orez eta eskuz egiten da ogia.

Pan Vasco-Gure Ogi Onenaren aurkezpena

Pan Vasco-Gure Ogi Onenaren aurkezpena

Elaborazioan eta berrikuntzako bikaintasunaren bila aritzeko nahiatik sortu da Pan Vasco-Gure Ogi Onena. PanSano markaren inguruan elkartu diren euskal okinen bertako zaporearen proposamena.

Horretarako, proiektuaren oinarria, bizi-zikloaren etapa guztietan, hasieratik amaierara, zerealetik mahaira, bertakoa den Km 0 ogia espezialitatea sortzea izan da.

Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordeak ogi marka berri honen aurkezpenean parte hartu du. Bertan 15 okinen esperientziaz eta berrikuntzaz sortutako marka berri hau destakatu du.

Oroz-ek azpimarratu du Eusko Jaurlaritza PanSanok garatzen duen negozio eredua, bertako zerealez eta era tradizionalean egindako ogia, Euskadin kokatutako enpresan bitartez eraldatuta, laguntzen duela.

Zapore bereizia

Lehengaiei dagokienez: bertako zerealez egindako ogia, Araban landutako gariaz eta oloaz batik bat, Araban gehien ekoizten diren zerealetako bi baitira.

Egiteko moduari dagokionez: era tradizionalean egiten da, eskuz, gure okin artisauek egindako ama oreak erabiliz.

Merkaturatzeari dagokionez: Euskal Herriko txoko guztietatik hedatzen den saltoki-sareko 250 okindegitan merkaturatzen da.

Pan Vasco-Gure Ogirik Onena ogiaren itxura berriak, atzean hainbat belaunaldi dauzkan jardunbidedun okin artisauen esperientziaren emaitza dira. Zapore bereizia sortu nahi izan da, gure herrietan egin ohi den kalitatezko ogiaren baliorik onenak bil ditzan.

Primerako lehengaiak erabiltzen direnez eta eskuz egiten denez, oso ogi berezia da. Zapore onekoa eta kurruskaria da, eta horren usain gozoak zereala eta lurreko lurrinak dakarzkigu gogora. Ogiaren mamia oso harrotua da eta kolore bizia du; azala atsegina eta suabea da. Zaporetsu eta kurruskari irauten du luzaro.

Era berean, oso ogi osasungarria da, zuntz ugarikoa eta kolesterola beheratzen duten betaglucanoduna (oloan daude).

Pan Vasco-Gure Ogirik Onena da espezialitate berriaren marka erregistratua. Bi itxura dauzka, ogi-barra eta ogi biribila, eta ogi orok darama marka azalean, kalitatezko eran egiten dela eta osagaiak bertakoak direla bermatzeko. PanSanoko okindegi elkartuetan merkaturatzen da.

PanSanoko okin elkartuen talde-proiektua

Pan Vasco-Gure Ogi Onena talde-proposamena da, eta garrantzi handia dauka sektorean, batez ere, Bizkaian. Euskal Herriko okintzako 15 marka elkartzen ditu: Arabako Talo okindegia, Gipuzkoako Horno Ekain, Endaia, Labe Txiki eta Sulabe okindegiak eta Bizkaiko Arriaundi, Bizkarra, Labakoa, Laspiur, Menesa, Mundakesa, Ocio, Trujipan eta Usubiaga okindegiak, horiek guztiak PanSano markaren inguruan elkartuta daudenak. Esan bezala, okindegi guzti horietan merkaturatzen da ogi berria.

15 okintza-enpresa horiek 250 ogi-saltoki, 600 langile zuzen eta 600 zeharkako langile dituzte. Oro har, Euskal Herriko okintza tradizionalaren sektorearen % 50 dira.