|
| Arriola, ekitaldiaren une batean.JB |
Bi geltokiak Portugalete-Santurtzi bide-zatian daude, 1.699 metroko luzera du eta 2005eko azaroan hasi ziren lanak. Bide-zati horretan 88,1 milioi euro inbertitu dituzte, erdi bana, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Iñaki Arriolak azaldu duenez, Metro Bilbaok 40 kilometro baino gehiagoko luzera eta 38 geltoki ditu gaur egun. 2012. urtean, Kabiezes eta Basaurira iristen denean, 44,5 kilometroko ibilbidea izango du, 42 geltoki "eta 100 milioi bidaiariren joan-etorria urtean".
Peñotako geltokia Portugaleten kokatutako hirugarrena da eta bi sarbide ditu, bata Libertador Bolivar kalean eta 10,10 metro igo behar dira eskailera mekanikoen bidez, eta bestea, Peñota kaleko etxebizitza eraikin baten azpian dagoen pasabide bat, %4ko desnibela daukana.
Santurtziko geltokiaren lehenengo sarbidea Las Viñas kalean dago eta 13,30 metroko desnibela dauka; bigarrena, Maestro Calles kalean eta 17,31 metroko desnibela du. Gerora, adar berri batek geltokia eta Mamariga auzoak lotuko ditu funikular bidez.
57.000 lagun inguru bizi dira, oinez joanda, geltoki horien sarbideetatik hamar minutu baino gutxiagora, eta 25 minuturen buruan Bilbo erdian egon ahal izango dute.
|