Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2013/03/13

Kaikuk braillez etiketatu ditu jogurtak

Irisgarritasuna hobetzeko ekintza hori sustatu duen lehenengo esneki marka bihurtu da.

Kaiku euskal enpresak braillez etiketatu ditu jogurtak, eta irisgarritasuna hobetzeko ekintza hori sustatu duen lehenengo esneki marka bihurtu da. Apustu horretan ONCEren lankidetza izan du, azken sei hilabeteetan produktuetan braille alfabetoa jartzeko prozesuari buruzko aholkuak eman baitizkio.

Hemendik aurrera, zer motatako jogurta, zein zaporekoa, eta gaingabetua edo osoa den irakurri ahal izango dute itsuek.Kaiku etiqueta sus yoguren en braille

Kaiku Sin lactosa, Kaiku Bifi, Kaiku Sojavit eta Kaiku Benecol (kolesterola jaistekoa) dira supermerkatuetan braillezko etiketarekin aurki ditzakegun Kaiku produktuak. Zehazki, 30 erreferentzia baino gehiago etiketatu dituzte.

Espainiako Braille Batzordea (CBE) ONCEren organoa da, eta irakurri-idazteko braille sistema erabiltzeko eta garatzeko arauak, erliebezko sinbologia, eta itsuek zein ikusmen desgaitasunen bat dutenek erabili beharreko laminei edo bestelako produktuei aplikagarri zaien kolorea ezartzeko aginte gorena.

ONCEren 75. urteurrena eta horren Fundazioaren 25.a da aurten; 70.000 bazkide ditu estatuan, eta horietako 10.000 bazkidek inguru erabiltzen dute braille sistema (150 lagunek, gutxi gorabehera, EAEn).