Azken eguneratzea: 2012/05/22
Arabar okindegien negozio-ereduari eta salmenta-puntuei buruz hausnartu du Arabako Okindegien Elkarteak zaindariaren eguna ospatzeko
Euskadiko Ogiaren Lagunen 2012ko saria eman zieten Senen Gonzalez arabar sukaldariari eta Ruben Beloki pilotari txapeldun profesional ohiari
Sektoreko zaindaria den San Honoratoren ospakizunarekin bat eginez, arabar okindegien negozio-ereduari eta salmenta-puntuei buruz hausnartzeko jardunaldia sustatu zuen Arabako Okindegien Elkarteak. Beste eskualde batzuetan nola lan egiten duten jakiteko, Pirinio Atlantikoetako Okindegi eta Gozotegien Federazioaren presidentea den François Devant bertaratu zen jardunaldira. Bere azalpenaren ondoren, Euskadiko Ogiaren Lagunen 2012ko saria eman zieten Senen Gonzalez arabar sukaldariari eta Ruben Beloki pilotari txapeldun profesional ohiari.
Oskar Garrok, Arabako Elkartearen presidenteak, ogiaren kontsumoa aldarrikatu ondoren, “milurteko ogi green, osasungarri eta egiaztatutako balio dietetiko duena delako”, zera gaineratu zuen: “lehengaien eta energiaren prezioen etengabeko igoerak arriskuan jartzen du enpresa bat baino gehiago. Aurreratu, egokitu eta hori gertatzea galarazi behar dugu".
Pirinio Atlantikoetako okin eta gozogileen presidenteak azaldu zuen beren eredua tamaina “familiarrekoa” dela eta artisau-ekoizpena izateak bereizten dituela. Hartara, 2.000 eta 2.500 biztanleko zerbitzu-erradio duten bitartean, iraunkortasuna bideragarria da. Gainera, belaunaldien arteko errelebua eta negozioa gazteei eskualdatzea nabarmendu zituen, eskualdeko ikastegi espezializatuetan gai horien inguruan lan egiten ari direla gaineratuz.
Euskadiko Ogiaren Lagunak 2012
Azkenik, Euskadiko Ogiaren Lagunen 2012ko sariak eman zizkieten Senen Gonzalez sukaldari arabarrari eta Ruben Beloki pilotari profesional ohiari, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko Francisco Villar zuzendariaren eta Iker Flores txirrindulari profesional ohiaren ordezkoa hartuz.
“Ogia ezagutu eta babesteagatik eta horrekiko konpromiso eta atxikimenduagatik” saritu zituzten eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Okindegien Elkarteen eta Euskadiko Federazioaren presidenteen eskutik plaka oroigarria jaso zuten.
Ekitaldiaren ondoren arabar ogiaren hogeita hamarren bat barietate eta Pirinio Atlantikoetatik ekarritako beste hainbeste dastatu ziren, arabar olioarekin, Añanako Gatzarekin eta Arabar Errioxako ardoarekin uztarturik.

Argazkia: Quintas