Azken eguneratzea: 2013/09/05
Ardoaren euskal esportazioek %12,6 egin zuten gora urteko lehen seihilekoan, ia 80 milioi eurora iritsi arte
Ardoaren esportazioek urteko lehen seihilekoan %12,6 egin zutela gora balioan eta %10,2 bolumenean.
Ardoaren Merkatuaren Espainiar Behatokiak (OeMv) Aduanek argitaratutako datuetan oinarriturik egindako azken azterketaren arabera, Euskadiko 2013ko ardo-esportazioak “gora egiten ari dira, bereziki JDB duten ontziratutako ardo beltz eta gorrien garapen handiari esker”. Zentzu horretan, JDB duten ardo ontziratuek batez bestekoa baino gehiago egin dute gora, eta kuota irabazi dute esportatutako lehen ardo gisa, bolumenaren %52arekin eta guztizko salmenta-balioaren %79,3arekin, Errioxako ardo beltzak eta gorriak argi eta garbi nagusi izanda.
Txostenak dio ardoaren esportazioek “urteko lehen seihilekoan %12,6 egin zutela gora balioan eta %10,2 bolumenean, ia 80 milioi eurora iritsi arte. Guztira, 2012ko lehen seihilekoan fakturatutakoak baino 8,9 milioi gehiago, eta saldutako 24,8 milioi litroetan, orduan baino 2,3 milioi gehiago”.
Halaber, OeMv behatokiak iragarri du “Euskal Autonomia Erkidegoak espainiar esportazioen artean kuota irabazi duela urteko lehen seihilekoan, datu bereziki positiboak EEBB, Frantzia, Txina edo Norvegiako merkatuetan izan direlarik. Gainera, joera oraindik positiboagoa izan daiteke eskualdearentzat Espainia gero eta garrantzi handiagoa ematen ari baitzaie balio erantsi handiagoa duten ardoen kanpo-salmentei, handizkako merkatuaren galera handiari aurre egiten saiatzeko. Ardo horren presentzia, berriz, askoz txikiagoa da Euskadirentzat”.
Xehetasunetan sartuta, agiriak dio Euskadik ardo gutxixeago saldu zuela iragan ekainean bolumenean (-%17,2), baina batez besteko prezio nabarmen garestiagoan (+%23,1, litroko 3,40 euroraino), eta horrela, %1,9 areagotu zen balioa 12,5 milioi eurora iritsi arte. Izan ere, Ardoaren Merkatuaren Espainiar Behatokiarentzat “ekainekoa hilabete txarra izan da bolumenari dagokionez (okerrena 2009. urteaz geroztik), baina orain arte onena balioan, "bertako" ardoen salmentaren beherakadagatik, bereziki, eskualdean saldu arren ez direlako bertan ekoizten”.
Kontsultatu 2013ko abuztuaren 27an argitaratutako txosten osoa