Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Berme-markak: Arabako Patata / Patata de Alava

Arabako Patata


Ezaugarriak

Eusko Label bereizgarria jaso dezakete Arautegi hau bete eta Arabako Lurralde Historikoan landutako kalitatezko kontsumorako patatek.

Eusko Label bereizgarria, “calidad” eta “primor” multzotan sailka daitezkeen eta egiaztatutako ereiteko patatetatik datozen tuberkuluek bakarrik lortuko dute, eta gainera, indarrean dagoen arautegiaren arabera, honako ezaugarri hauek betetzen dituztenak:

Honako ezaugarri hauek eduki behar dituzte:

  • Osoak
  • Gaitzik gabekoak
  • Trinkoak edo Gogorrak
  • Barietate-motari dagokion berezko itxura
  • Osorik azalez estaliak

Hauetatik guztiz libre:

  • Kanpoaldean ezohiko hezetasuna
  • Usain eta zapore arrotzak
  • Hotzak eragindako kalteak
  • Deformazio handiak (muinoiak, eta abar)
  • "Alfilerillo" delako landareak eragindako kalteak
  • Patataren zuztarra hutsa
  • Epitelialaren azpiko orbana
  • Ageriko materia arrotzak

Hauetatik ia libre:

  • Tuberkulu kaltetuak, kolpatuak edo zartatuak
  • Azal gaineko ernetzeak
  • Berdatzen hasia egotea
  • Burdinezko orbanak
  • Deformazio txikiak (forma aldatzea)
  • Lurra

Tuberkuluen materia lehorraren portzentaia %17 baino gehiago izango da, Red Pontiac barietateko tuberkuluen kasuan izan ezik; hauetan, materia lehorraren portzentaia ez da %16 baino baxuagoa izango. Freskotan , azukre murriztaileen portzentaia %0,8 baino baxuagoa izango da.

Biltegiratzeko tenperatura produktuaren sukaldaritzako baloreekin erlazionatuta dagoenez, tenperatura kontu handiz kontrolatu beharko da biltegian bertan. Beharrezkoa bada, produktuari egokitzeko epe bat utziko zaio eta horrela ez dira sukaldaritzako balioak kaltetuko. Fundazioak finkatuko du kanpaina bakoitzerako onetsi diren barietateen zerrenda.

Kontrol eta ziurtapenerako erakundea

HAZI Fundazioak ezartzen ditu produktuak jarraitu behar duen prozesuan zehar, alegia, ekoizpenean, biltegiratzean, garraioan, ontziratzean eta merkaturatzean, beharrezkoak diren kontrol-sistemak, hartara ziurtatu egingo da, Kalitatearen Labelaren sinboloekin identifikatutako produktuak honako Arautegi honetan ezarritako baldintza guztiak eta ezarri ahal izango zaizkion gainerako arautegietako baldintza guztiak bete egiten dituela.

HAZI Fundazioa
Helbidea: Barrio Muntsaratz, 17-A (Muntsaratz Dorretxea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus/eu

Araudia

Eusko Label bereizgarria duen “Arabako Patata-Patata de Alava” markaren araudia

Zerrendak

Enpresa Ekoizleen Zerrenda

Enpresa Ontziratzaileen Zerrenda

Azken aldaketako data: