Ohiko galderak (atal hau osatzen ari da)
- Bateragarritasuna
- Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena
- Jardueren adierazpena
- Kargua betetzen hasi aurreko 2 urteetan egindako jarduerak
1. 18. artikulua -kargu publikoa utzi ondoko debekuak- ezin zaie lege hau indarrean sartu aurretik izendatutako kargu publikodunei aplikatu; bai, ordea, esate baterako, Osakidetzaren osasun-zentro bateko langileen zuzendariari, baldin eta 2014ko azaroaren 1aren ostean izendatu badute eta kargua bost hilabetera utzi badu; kasu horretan, lan egin al zezakeen zuzendari izan den osasun-zentroko garbiketa-kontratua esleituta duen garbiketa-enpresa batean?
Langileen zuzendari izan denean garbiketa-kontratuaren esleipen-prozesuan parte hartu duen edo ez.
2. Zerbitzu aktiboan daudela kargu publiko izatera iristen diren funtzionario, lan-kontratupeko eta estatutupeko langileek adierazi behar al dituzte kargu publikodun izaten hasi baino bi urte lehenago egindako jarduerak?
Bai, eta, gainera, zerbitzuak zer administraziotan eman dituzten adierazi behar dute.
3. Lehen Xedapen Iragankorraren arabera, eta ondasunen eta jardueren adierazpenak berriz aurkezteko 6 hilabete daudenez, zer data hartuko da kontuan kargu publikodun gisa hasi aurreko bi urteetan egindako jardueren adierazpena noiztik aurrerakoa izango den zenbatzeko? Adierazpen berria erregistratu den eguna? Edo karguen katalogoa onesten duen dekretua indarrean sartu den eguna?
Lehen xedapen iragankorraren eremuan jasotako kargu publikodunen adierazpenen berritzea egin aurreko bi urteetan egindako jarduerak noiztik aurrerakoak izango diren jakiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogoa onesten duen azaroaren 18ko 216/2014 Dekretua argitaratu zen eguna hartuko da kontuan, hau da, 2014ko azaroaren 19a.
4. Gobernuz kanpoko erakundeetako, elkarteetako edota irabazi-asmorik gabeko entitateetako kide izate hutsa, inolako ordainik jaso gabe eta zuzendaritzan edo kudeaketan inolako kargurik izan gabe, Jarduera Pribatutzat jaso behar al da Jardueren Aitorpenean?
Ez.
Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 14.1.d eta 19.1 artikulu-zatietan ezarritakoa interpretatzean, ulertu behar da gobernuz kanpoko erakundeetako, elkarteetako edota irabazi-asmorik gabeko entitateetako kide izate hutsak ez dakarrela jarduera pribatu bat gauzatzerik, eta, hortaz, ez dela sartu behar jardueren aitorpenean.
Gobernuz kanpoko erakundeetako, elkarteetako edota irabazi-asmorik gabeko entitateetako kide izanez gero, eta zuzendaritzan edo kudeaketan KARGURIK IZANEZ GERO, orduan Jarduera Pribatutzat jaso behar da Jardueren Aitorpenean.
