Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Kargu publikoen beharren ohiko kontsultak

1/2014 Legearen 14 d). artikuluak fundazioetan, elkarteetan edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan parte hartzea eta kultura- edo gizarte-intereseko eta gizarte-balioak sustatzen dituzten jarduerak egitea bateragarria dela arautzen du, baldin eta ordainsaririk jasotzen ez bada.

14.2. artikuluak xedatzen du aurreko paragrafoan adierazitako jardueretan aritzeak ezin izango duela eragotzi edo kaltetu kargu publikodunaren eginbeharrak eta obligazioak zuzen eta zorrotz betetzea, ez duela arriskuan jarriko karguan inpartzialtasunez edo independentziaz jardutea eta ez diola interes publikoari kalterik eragingo.

Horrenbestez, kargu publikodun bat irabazi asmorik gabeko erakunde bateko kide izan daiteke, baldin eta partaidetza horrek ez badio interes publikoari kalterik eragiten eta ez badu haren inpartzialtasuna arriskuan jartzen.

Ondorio horretarako, kargudunak bateragarritasuna eskatu beharko du, irabazi asmorik gabeko erakundearen gizarte helburua zein den ageri den agiria aurkeztu beharko du, eta euskal administrazioaren diru-laguntzarik jasotzen duen edo ez adierazi beharko du, eta, hala bada, zer sailetatik jasotzen duen.

Agiri horiek aztertu ondoren, jarduera hori bateragarri izango da baldin eta erakundearen xedeak eta kargu publikodun gisa egiten duen jarduerak interes publikoa kaltetzen ez badu, eta haren inpartzialtasuna arriskuan jartzen ez badu. 

Diru-laguntza Eusko Jaurlaritzaren beste sail batetik jasotzen badu (hau da, kargu publikodun gisa atxikita dagoen sailetik ez baizik eta beste batetik), eta erakundearen xedeak ez badu kargu publikodunaren eskumenekin erlaziorik, jarduera bateragarri izan daiteke.

 

Sail jakin baten egitura-dekretuan jasotako ente, erakunde, fundazio, batzorde, kide anitzeko organo guztiak 15. artikuluaren eremuan hartzeko modukoak dira –Bateragarritasuna jarduera publikoekin–. Horretarako eguneratuta eduki behar da kargu publikoan aritzetik eratorritako jarduera publikoei buruzko informazioa.

Bai, Osasun Kontseiluari dagokio sektore publiko horretako bateragarritasun guztiak ebaztea, Administrazio Publiko eta Justizia Saileko sailburuaren bateragarritasun-baimenari buruzko txostena jaso ondoren.

Ez.

Bereziki, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 19. artikuluaren 3.d) atalean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoaren arloan eskumena duen saileko titularrari dagokio Lehiaren Euskal Agintaritzako kargu publikodunen bateragarritasun-eskaerei buruz ebaztea.

Hala, oro har, eta  ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 19. artikuluaren 3.d) atalean ezarritakoaren arabera,  Funtzio Publikoaren arloan eskumena duen saileko titularrari dagokio honakoen bateragarritasun-eskaerei dagokienez ebaztea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko kargu publikodunak, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kideak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak, Lan Harremanen Kontseiluko kideak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kideak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, Lehiaren Euskal Agintaritzako kideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko zuzendaria, baita parte hartzeko, aholku eskatzeko, aholku emateko edo kontrolerako organo orotako kide izendatutakoak baldi eta den delako organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari edo instituzionalari lotuta badago eta organoaren sorrera-arauan independentzia ematen bazaio bere eginkizunak betetzeko.

 

Azken aldaketako data: 2015/09/21