Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

GIS Korporatiboaren osagaiak




GIS Korporatiboaren osagaiak hauek dira: Datuak, Tresnak, Bezeroak eta Erabiltzaileak:

 

gráficos1

 

 

 

Diagramak arkitekturan kanpoen dagoen mailaren sarbidea adierazten du; erabiltzaileek, barruren dagoen mailan, lurralde-informazioa.

 

Datuak

 

Korporazio-informazioa jasotzen du (geografikoa eta alfanumerikoa), era zentralizatu, bateratu eta estandarizatuan, eta era egokian egituratuta. Ekimen batzuen arabera antolatuta dago, eta, ekimen horiek bat datoz, GIS Korporatiboaren eremuan, datu-basea zatitzen duten datu-eskemekin. Ekimen horien jabe den sailak edo arloak datuak eguneratuta eta dokumentatuta edukitzeko ardura hartzen du.

Ekimen publikoak eta pribatuak desberdintzen dira, datuen ezaugarrien arabera. Ekimen publikoek Eusko Jaurlaritzaren erreferentziazko oinarrizko kartografia jasotzen dute, eta GIS Korporatibora konektatzen den edonork dauka eskuragarri. Gai zehatzei dagokien ekimen pribatuetarako sarbidea kontrolatuta dago, eta horien arduradunak izango dira informazioa Interneten edo Intraneten jarri, edo erabiltzaile-kopuru jakin bati kontsultatzeko aukera eman erabakiko dutenak. Ekimen pribatuen artean, mugatuak bereizten dira. Horiek datu babestuak dituzte eta Datuak Babesteko Lege Organikoan jasotako betekizunak betetzen dituzte.

 

Hiru eratara sar daiteke datuetara: zuzenean biltegira sartuta, informazioaren metadatuen bitartez edo aurrez definitutako mapa tematikoen bidez.

gráficos2

 

Tresnak (web moduluak)

 

Funtzionalki mendekoak eta erabilera komunekoak diren aplikazioak eta web zerbitzariak dira. Egitura modular horrek sistemaren hazkundea bultzatzen du; moduluen arteko harremanak egituratu daitezke, eta erabiltzailearen ingurunea sisteman sartzeko erabiltzen duen profilaren arabera pertsonalizatu daiteke.

 

Oro har, modulu mota hauek daude: orokorrak, kudeaketa-moduluak edo modulu administratiboak eta funtzionaltasun espezifikoen moduluak:

 

gráficos3

 

 Modulu orokorrak (G), administrazio- edo kudeaketa-moduluak (A) eta funtzionaltasun espezifikoen moduluak (E)

 

Modulu orokorrak (G)

 

Informazio geografikoaren kontsulta eta analisiaren oinarrizko betekizunen arabera definitzen da:

  • (G.1) Pertsonalizazio Modulua

     

    Web aplikazio horrek GIS Korporatiboaren tresnetarako sarbidea kontrolatzen du. Lan-ingurunea “geoEuskadi” atari tematikoan pertsonalizatzeko aukera ematen du. Erabiltzaile-motaren arabera, modulu horrek eskuragarri dauden mapak eta tresnak egituratuko ditu.

  • (G.2) Bistaratze Modulua

     

    Web aplikazio hau GIS Korporatiboaren interfaze nagusietako bat da, eta, goiko diagraman ikus daitekeenez, modulu orokor gehienekin lotuta dago. Leiho-mapa bat da, eta horrekin batera, tresna-barrak daude, maparen osagaietan elkarreragin ahal izateko: nabigazioa, kontsulta, analisia, neurketa, edizioa, sinbologia, etiketak, eta abar. Sistemak bi bisore ditu: bata oinarrizkoa, Interneterako zein Intraneterako, eta, bestea, aurreratua, soilik Interneterako.

     

    gráficos4

     

    Bistaratze-moduluaren interfazea
  • (G.3) Katalogoa/Metadatuen bilatzailea

     

    Tresna hau informazio geografikoaren bilatzailea da, eta lotutako metadatuetan jasotako informazioaren arabera egiten ditu bilaketak. Bilaketak eskuz egiten dira, fitxategien arakatzaile baten antzera, edo, bestela, automatikoki, irizpide berezi, tematiko edo deborazkoen arabera. Aurkitutako datuez gain, horri lotutako metadatuak eskura daitezke, eta horiek dira, benetan, bilaketa-informazioa dutenak. Interneten/Intraneten dago eskuragarri.

     

    Metadatuen Espainiako Nukleoak (NEM 1.0) proposatutako estandarrak ezarri dira.

     

    gráficos5

     

    Bilatzailea/Metadatuen Katalogoa
  • (G.4) Bilaketa orokorrak

     

    Erabiltzailea mapan kokatzeko aukera ematen du, hurrengo hauek oinarri hartuta: toponimoak, herriak, puntu kilometrikoak, orri kartografikoak,...

  • (G.5) Geokodifikazioa

     

    Web zerbitzu bat bezala garatuta dago, eta puntu baten geo-erreferentziazioa ahalbidetzen du mapan, hurrengo irizpideen arabera: koordenatuak, lurralde historikoa, udalerria, kalea edo posta helbidea.

     

    Bilaketak zein geokodifikazioa eskuragarri daude erabiltzaile guztientzat.

  • (G.6) Formatuen bihurketa

     

    Raster fitxategien eta fitxategi bektorialen arteko bihurketa da; sistemen arteko elkarreragingarritasuna ahalbidetzen du. Sistemak URL bat itzultzen du, bihurtutako fitxategia jaisteko. Erabilgarri Interneten.

  • (G.7) Laguntza modulua

     

    Laguntza interaktiboko sistema aurreratu bat ezarri da. Eskuragarri dago edozein modulutatik; hurrengo funtzionaltasun hauek eskaintzen ditu: edukien taula, testuaren araberako bilaketa, glosategia, hiperesteka eta testuinguruaren laguntza sensitiboa.

Kudeaketa edo administrazio moduluak (A)

 

Modulu hauek aldez aurretik GIS Korporatiboan alta emanda dauden erabiltzaile kudeatzaileentzat (Intranet) soilik daude eskuragarri. GIS Korporatiboarekin zerikusia duen ekimen bakoitzak arduradun batzuk izendatu beharko ditu, eta horiek gainerako erabiltzaileei zenbait alderdi egokitzeko beharrezkoak diren kudeaketa-zereginak bete beharko dituzte. Funtzio horietarako, GIS Korporatiboak hurrengo modulu hauek jasotzen ditu:

  • (A.1) Inprimatze-kudeatzailea

     

    GIS Korporatiboan ezarritako inprimatze-sistema aurreratuaren bidez, erabiltzaileak mapako elementuen (legenda, eskala, logotipoak, grafikoak... ) kokapena aukeratu dezake, aurrez definitutako plantilla batzuen arabera. Plantilla horiek soilik dagokion kudeatzaileak sortu ahal izango ditu; kudeatzaile horrek, Eusko Jaurlaritzaren irudi korporatiboaren zehaztapenak beteta, mapa konposizioak sortuko ditu, ekimen edota sail bakoitzaren beharrizan zehatzetatik abiatuta. Plantilla horiek beren beregi zerbitzarian sortutako sail-direktorioetan gordeko dira.

  • (A.2) Metadatuen Katalogoaren Administrazioa

     

    Modulu honek metadatuen ekoizlearen eta horien argitaratzailearen arteko lan-fluxua ezartzen du, Katalogoan argitaratu baino lehen. Biltegi korporatiboan informazio geografikoa irauliko duten ekimen guztiek dagozkien metadatuak sortu beharko dituzte. Beraz, gutxienez metadatuen ekoizle bat izendatu beharko dute, eta horiek argitaratzaileari bidaliko dizkio, balidatzeko eta argitaratzeko. Argitaratzailea sailen mailan ezartzen da, ekimen desberdinen artean koherentzia eta koordinazioa gordetze aldera.

  • (A.3) Informazio geografikoa eguneratzea

     

    GIS Korporatiboak honako funtzionaltasun hau eskaintzen du: eguneratze zehatzak egiten ditu biltegi komunean gordeta dagoen informazio geografikoaren gain. Informazio hori soilik erabiltzaile baimenduek eta datuen arduradunek editatu ahal izango dituzte. Horretarako, modulu honek geruza geografiko bateko informazioaren zati bat gehitzeko edota ordezkatzeko tresnak ere jasotzen ditu.

  • (A.4) Fitxategiak sortzea

     

    Elementu kartografikoei lotutako berezitasunez gain, sistemak horiei aurrez definitutako fitxak esleitzeko aukera ematen du. Fitxa horiek osagai ugari izan ditzakete (argazkiak, taula alfanumerikoak, kontsultak, mapak, eta abar), eta erabiltzaile aurreratu batek konfiguratu egin behar ditu. Plantilla horiek zerbitzarian gaitutako direktorioetan gordetzen dira.

Funtzionaltasun propioko moduluak (E)

 

Aurretik aipatu denez, GIS Korporatiboaren esparruan garatutako ekimenek, modulu komunez gain, funtzionaltasun espezifikoak beharko dituzte zeregin zehatzei ekiteko. Sistemaren gainerakoa bezala, modulu independenteetan antolatuko dira, eta modulu horiek ekimenen erabiltzaileen eta erabiltzaile baimenduen eskura egongo dira.

 

Bezeroak

 

Informazio geografikoa kontsultatzeko edo aztertzeko aukera ematen duten aplikazioak dira; hau da, datu-biltegiarekin eta ezarritako zerbitzuekin konektatzeko aukera ematen dute.

 

Hainbat motatakoak izan daitezke: Web aplikazioak (eskuragarri nabigatzaile sinple batetik), neurrira garatutako aplikazioak, eta bezero handiak (esate baterako, ArcGIS).

 

Erabiltzaileak

 

Hurrengo erabiltzail-taldeak bereizten dira:

  • Internet erabiltzailea: Eusko Jaurlaritzaren lurralde-informazio publiko guztia du eskuragarri. Oinarrizko funtzionaltasuna duen bisorearekin eskuragarri dauden tresnak, Metadatuen Bilatzailea, Geolokalizazio Modulu bat eta Bilaketak eta Inprimatze Modulura sartzeko aukera.

  • Intraneteko oinarrizko erabiltzailea (EJren erabiltzaile-egiaztapena behar du): Internet erabiltzaileek eskura duten guztiaz gain, erabiltzaile horiek eurei baimendutako informazioa eskuratu dezakete. Funtzionaltasunari dagokionez, desberdintasun bakar bat dago, hain zuzen ere argitaratutako mapa tematikoetan egindako geruzen edo errepresentazioaren konfigurazioak eta metadatuen gaineko bilaketa parametroak salbatu ditzakeela.

  • Intraneteko erabiltzaile aurreratua (EJren erabiltzaile egiaztapena behar du): oinarrizko erabiltzailearekin duen desberdintasuna bisorean dago; funtzionaltasuna profil aurreratuago bati dagokio.

  • Erabiltzaile-kudeatzailea (EJren erabiltzaile-egiaztapena behar du): erabiltzaile horiek GIS Korporatiboa kudeatzeko modulu espezifikoak eskuratu ditzakete. Batetik, biltegi korporatiboko geruza kartografikoak eguneratzeko tresnak dituzte, eta, bestetik, gainerako erabiltzaileentzat eskuragarri dauden inprimatze-plantillak pertsonalizatzeko, euren eskumeneko datuei dagozkien metadatuak sortzeko eta geruza jakin batzuen kontsultak aberasteko elementu kartografikoei lotutako fitxak konfiguratzearen ardura izango dute.



Azken eguneratzea: 2010/06/21