Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Elikadura eta Kontsumo Handiko Sektorerako Goi Mailako Marketin eta Salmenta Ikastaroa

CESMA Business School

2013/03/01 - 2013/07/13
Inprimatu
Madril-Madril
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
CESMA Business School, Bausa kalea 23
Herria:
Madril
Probintzia:
Madril
Hasiera data:
2013/03/01
Amaiera data:
2013/07/13
Antolatua:
CESMA Business School
DESKRIBAPENA

CESMA Business Schoolek Elikadura eta Kontsumo Handiko Sektorerako Goi Mailako Marketin eta Salmenta Ikastaro bat antolatu du, merkatuaren beharretara egokitzeko 18 promoziori Elikadura eta Kontsumo Handiko Sektorerako Marketineko Masterra eskaini ondoren esperientzia handia hartu eta gero.

Ikastaro horren helburua da azkar eboluzionatzen ari den koiuntura ekonomiko honetan aukerak bilatzea, egungo hazkundearen nitxoak bilatzea tokiko eta nazioarteko salmententzat, eta tresnarik modernoenak erabiltzea aukera horiek baliatzeko.

Gaur egungo krisi ekonomikoak jaitsi egin ditu herritarren eroste-ahalmenak, eta, beraz, orain urte gutxi arte genuen merkataritza inguruaren aldean oso desberdina den inguru bat sortu du. Tokiko kontsumitzaile berriaren motibazioak, estimuluak eta eroste-ohiturak ulertzea eta nazioartekotzearen bitartez balizko kontsumitzaileengana heltzeko aukera aztertzea dira ikastaro honen helburu didaktiko batzuk.

Programa

Modulu zentralak

1. Ikastaroaren atarikoa.

2. Elikagai marka baten ateratzearen inguruko kasu errealak, eta marketin estrategiek denborarekin izan duten bilakaera.

3. Finantzen inguruko oinarriak “Finantzetan adituak ez direnentzat”.

4. Ikerketa komertziala, eta kontsumitzaile zein eroslearen jokaerak.

5. Kudeaketa komertziala: marketina, salmentak eta trade marketing-a. Adibide errealak.

6. Kontsumitzailearentzako erantzun eraginkorra. Eskaintza Arloa.

7. Iraultza digitala eta Internet: Mitoa eta errealitatea marketina garatzeko eta salmentak lortzeko.

8. Kontsumitzaile berria eta sareko eroslea. Aukerak eta kasu arrakastatsuak.

9. Kanpoko merkatuak. Hazteko aukera edo irauteko beharra?

10. Prestatutako kasuen aurkezpena.

Zuzendaritza-trebetasunak garatzeko moduluak

1. Zuzendaritza-trebetasunak.

2. Konferentzia sektorialak.

Informazio gehiago

Azken eguneratzea: 21/01/2013