Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elikagaien merkataritza kalitatearen kontroleko urteko planaren azken txostena - 2013

Xehetasunak

Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzak ondokoak aztertuko ditu: aginduzko dokumentazioa, trazabilitatea (*), produktuen osagaiak eta kalitatea eta etiketak, eta bereziki nahitaezko aipamenak, orokorrak eta espezifikoak. Halaber, administrazio erregistroak ondo eramaten diren egiaztatuko da eta lagin ofizialak hartu, laborategian aztertzeko. Bereziki aztertuko da ea aurreko ikuskapenetan hautemandako irregulartasunak zuzendu ote diren.

2014an, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzak arauzko 244 lagin hartu zituen, kalitate parametroak zehazteko. Glutenaren kanpaina berezian 15 ikuskapen egin ziren. Edu bertsuan, 20 kontrol ikuskapen egin ziren eta bertan 5 egin ziren.

Kontrolen emaitza jakinarazteko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak irregulartasunei buruzko 124 jakinarazpen bidali zituen, ikuskatutako operadoreek hautemandako akatsak zuzentzeko neurriak har zitzaten, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzaren jarraipenaren menpe.

Hautemandako irregulartasunak:

  • Etiketak (%53)
  • Aginduzko dokumentazioa eta administrazio erregistroak (%35)
  • Trazabilitatea (%11)
  • Bestelakoak (benetako edukia, merkataritza kalitatea) (%1)

Etiketak %53, Trazabilitatea %11, Dokumentuak eta erregistroak %35 Beste batzuk %1


* Trazabilitatea: "ekoizpen, eraldatze eta banatze etapa guztietan zehar elikagaien, pentsuen edo elikagaiak ekoizteko abereen zein elikagaietan edo pentsuetan gehitu behar ditugun substantzien arrastoa antzeman edo jarraitzeko aukera da."

2013an, elikagaien merkataritza kalitatearen gaineko 353 ikuskapen egin ziren.

Ikuskapenak gaien arabera:

  • Alkoholdun edariak; 111
    Errioxa BDJ; 55
    Sagardoak; 14
    BJDun txakolina; 21
    BJDrik gabeko ardoak; 14
    Edari hordigarriak; 4
    Garagardoa; 3
  • Arrautzak; 22
  • Esnea eta Esnekiak; 24
    Gaztak; 14
    Esneak; 7
    Bestelakoak; 3
  • Okelaren deribatuak; 34
    Haragikiak; 25
    Iberikoak; 9
  • Aberen kontserbak; 15

  • Irinak eta deribatuak; 7
    Ogia eta deribatuak; 6
    Gailetak, gozogintza; 1
  • Landare kontserbak; 12

  • Arrantzako deribatuak; 7

  • Lekadunak; 1
    Lekale lehorrak; 1
  • Bizigarri eta espeziak; 3
    Bizigarri eta espeziak; 1
    Ozpinak; 2
  • Olio begetalak; 6
    Oliba olio birjina; 4
    Oliba olioa-ekilorea du; 1
    Ekilore olioa; 1
  • Plater kozinatuak; 5
  • Bestelakoak; 10
    Kafea; 4
    Truberkuluen deribatuak; 1
    Fruten deribatuak; 1
    Izozkiak; 1