Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioa (2019)
AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako eta antzoki publikoen Sareak (Sarea) koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuitua bere hamabosgarren ediziora iritsi da jada, eta proposamen zabala eta kalitatekoa ekarri digu aurtengoan, bai programari dagokionez, bai parte hartuko duten udalerrien kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Vitoria-Gasteiz, AlegrÃa-Dulantzi, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Leioa, Sopela, Berriz, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Villabona y Zarautz.
Duela hamabost urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 44 koreografia eta 80 emanaldi izango ditu. Era berean, konpainia-kopurua handituz joan da eta, aurten, 40 izango dira. Azpimarratu beharreko datua da hori, proiektuaren hastapenetara begiratzen badugu.
Gauza bera esan daiteke parte hartzen duten herriei dagokienez, urterik urtera handitu egin baita kopurua: lehen edizioko lau herrietatik egungo 26etara pasatu gara. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
(bertan behera) Lucía Lacarra: "A. I. (Amalur indarra)"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:30
- 2026(e)ko Apirilak 23
Dantza
BLV-Art 2026: "PERPETUA"
- Bilboko Berreginen Museoa [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 23
Dantza
LABO GO 2026: "Sonus Fossio"
- Kutxa Fundazioa Kluba [Donostia / San Sebastián]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 23
Dantza
Dantzerti: "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" (Estreinaldia)
- Barakaldo Antzokia [Barakaldo]
- Apirilak 23 eta 24: 20:00
- 2026(e)ko Apirilaren 23(e)tik 2026(e)ko Apirilaren 24(e)ra
Dantza
(bertan behera) Lucía Lacarra: "A. I. (Amalur indarra)"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:30
- 2026(e)ko Apirilak 24
Albisteak
2026/04/17
2026(e)ko Apirilak 17(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 18(e)ra
Iruñeko Udalaren 2026ko dirulaguntzak kultura eta arte entitateentzat
2026(e)ko Apirilak 17(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 18(e)ra
2026(e)ko Apirilak 16(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 7(e)ra
2026/04/15









