Osasun Saila

Emakumea

Mujer ibotika

Artrosiaren aurrean ez etsi...hobetzea zure esku dago

Itzuli>

Artrosiaren aurrean ez etsi...hobetzea zure esku dago

Artikulazioen degenerazio-prozesua da artrosia, kartilagoaren galera dakarrena. Belaunari, aldakari, eskuei eta bizkarrezurrari eragiten die batik bat. Mina, inlamazioa eta zurruntasuna dira haren sintomak.

Sintomak arintzea zure esku dago

  • Mugitu (oinez edo bizikletaz ibili, dantza egin, paseatu...) giharrak sendotu, mina arindu eta artikulazioak bigunduko dituzu.
  • Pisua arindu. Hartara, karga gutxiago jasan beharko dute artikulazioek eta min gutxiago izango duzu.
  • Erabili makulua, erosketetako karroa... horrela, ez duzu belauna kaltetuko, ez eta pisuko gauzak altxatu beharrik izango ere.
  • Mina arintzeko, inlamazioa badago jarri hotza (izotzezko poltsa), eta inlamazioa ez badago, jarri beroa (manta elektrikoa, ur beroaren poltsa). 10-15 minutu, egunean hainbat aldiz.

Aholku hauek jarraituta, sintomak arindu egingo dira. Ez ahaztu, gero!

baina… halere nahikoa ez bada?

Badira botikak mina kentzeko, zurruntasuna biguntzeko… ez, ordea, artrosia sendatzeko. Hortaz, erabili itzazu soilik sintomak dituzunean. Osasun profesionalak esango dizu zein duzun botikarik egokiena.

  • Krematan datozen antiinlamatorioak (ibuprofeno, naproxeno…) oso egokiak dira min pixkat dagoenerako.
  • Ahotik hartzeko antiinlamatorioak, krematan datozenek funtzionatzen ez dutenean bakarrik erabili behar dira. Dosirik baxuenean eta ahalik eta egun gutxienetan.
  • Parazetamola ez da horren eraginkorra artrosiaren kasuan.
  • Kapsaizina krema egokia da zenbait kasutan; batzuetan, ordea, erremina eta azkura sortarazi dezake igurtzitako lekuan.
  • Kondroitin sulfatoaren eta glukosaminaren eraginkortasuna frogatu gabe dago.

Antisorgailurik erabil dezaket edoskitzaroan?

Itzuli>

Antisorgailurik erabil dezaket edoskitzaroan?

Antisorgailu-metodo asko dituzu eskueran edoskitzaroan erabiltzeko. Informa zaitez zein den egokiena zuretzat.

METODO EZ-HORMONALAK. Honako hauek dira:

  • Barrera-metodoak: preserbatiboa eta diafragma. Kaltegabeak eta erabilerrazak dira. Gainera, preserbatiboek sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen aurka babesten dute.
  • Umetoki barneko kobrezko gailua (DIU). 5 urterako balio du.

BAKARRIK GESTAGENOAK DITUZTEN METODO HORMONALAK.

Metodo hormonal bat erabiltzekotan, hauek dira egokienak. Normalean, ez da komeni erditu eta hurrengo 6 asteetan erabiltzea, edo, gutxienez, edoskitze-prozesua ondo finkatu arte:

  • Desogestrel duten pilulak: pilula egunero eta ordu berean hartu behar da, etenik gabe.
  • Larruazalpeko inplantea. 3 urterako balio du.
  • DIU hormonala. 3 edo 5 urterako balio du.
  • Muskulu barneko injekzioa, hiru hilean behin.

URGENTZIAZKO ANTISORGAILUA

“biharamuneko pilula” izenekoa

  • Levonorgestrel: Edoskitze baten ondoren hartu, berehala, eta hurrengo 8 orduetan, gutxienez, ez eman bularrik.
  • Ulipristal: ez eman bularrik astebetez, eta, bularra ematen jarraitu nahi baduzu, esnea atera eta bota.

METODO HORMONAL KONBINATUAK

(ESTROGENOA ETA PROGESTAGENOA).Gehienetan, ez dira egokienak. Honela merkaturatzen dira: pilulak, baginako eraztunak eta partxeak.

Onddoek eragindako infekzioei aurre egiteko baginatik barrenako botikak

Itzuli>

Onddoek eragindako infekzioei aurre egiteko baginatik barrenako botikak

  • Onddoek eragindako baginako infekzio ez-konplikatuak (kandidiasia) krema, pilula edo obulu baginal eran etortzen diren antifungikoekin tratatzen dira normalean.
  • Botika horietako batzuek aplikagailua izaten dute eta beste batzuk behatzarekin sartzen dira. Irakurri eskuorriko jarraibideak.
  • Lotara joaterako orduan jartzen dira, pixa egin ondoren; buruz gora etzan behar da, hankak pixka bat tolestuta, eta baginaren barru-barruraino sartu, indar handirik egin gabe.
  • Batzuetan, beste krema bat eman behar izaten da baginaren inguruan, kanpo aldetik.
  • Sintomak ez badira desagertzen edo errepikatzen badira, zoaz zure osasun-langilearengana.

Gomendioak

  • Ez da sexu-transmisioko gaixotasun bat, baina, hala ere, tratamenduak irauten duen bitartean sexu harremanik ez izatea gomendatzen da, bestela tratamenduak eraginkortasun gutxiago izan baitezake.
  • Bestalde, tratamenduak latexezko produktuen –preserbatiboak eta diafragma– propietateak alda ditzake, eta haien eraginkortasuna gutxitu.
  • Ez tratamendua hasi hilekoarekin zauden bitartean. Gainera, kontuan izan hilekoa hasi baino lehen bukatu behar duela tratamenduak.
  • Tratamenduak irauten duen bitartean, ez erabili tanpoirik, bagina barruaren garbiketarik, espermizidarik edo baginarako bestelako produkturik.
  • Haurdun bazaude, tratamendua egin dezakezu; kontsultatu zure emaginari.

Oh itura osasungarriak

  • Kotoizko azpiko arropa erabili, eta ez erabili jantzi esturik.
  • Ahal dela, ez erabili pH-a aldatzen duen xaboi edo bestelako produkturik genitalen inguruan.

Osteoporosia: dena ez da botika

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Helburua: hausturak saihestea

Neurri EZ farmakologikoak ezinbestekoak dira hausturak saihesteko eta osteoporosia zorrotz kontrolatuta izateko:

  • Saiatu erorikoak saihesten. Gradua ezazu ikusmena; kontuz ibili estropezuekin (alfonbrak, eta abar); gauean jaikiz gero, argia piztu, ahal baduzu; hobe da dutxa erabiltzea bainuontzia baino, eta kontuz ibili logura eragiten duten botikekin.
  • Zaindu zure elikadura. Zure hezurrak osasuntsu egon daitezen, kaltzio eta D bitamina kopuru egokia izatea garrantzitsua da.
    Hartu kaltzio asko duten elikagaiak (esnea, jogurtak, gazta) baita D bitamina asko dutenak ere (arraina, arrautzak).
  • Egin ariketa fisikoak maiz. Ibili, dantzatu, igeri egin, eskailerak erabili…
  • Eguzkia neurriz hartu.
  • Ez erre. Alkohola neurriz hartu, erorikoak izateko arriskua handitzen du-eta.

Sendagaiak? Beharrezkoak baldin badira bakarrik

  • Sendagaiak beharrezkoak baldin badira bakarrik hartu behar dira. Horretarako, sendagileak hausturak izateko arriskua handia den ebaluatu behar du, zenbait faktore kontuan hartuta: oso urtetsua izatea, pisu txikia izatea, aurretik haustura bat izan den ahuldadeagatik, familian aldaka hautsi izanaren aurrekaririk dagoen, menopausia goiztiarra, sendagai jakin batzuk, gaixotasun batzuk, tabakoa eta alkoholaren gehiegizko kontsumoa, besteak beste.
  • Tratamendua ondo egitea eta ez uztea garrantzitsua da. Zuk nabaritu ez arren, hezurrei mesede egiten die.

Eraztun baginala: zalantzak argitzen!!!

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

¡No he tomado la píldora! ¿Y ahora?

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Gomendio hauek pilula konbinatuetarako soilik dira; printzipio aktibo bat baino gehiago dituztenez ari gara.

Egin kasu beti erabilera-orrian jartzen duenari. Eskura ez baduzu, jarraitu gomendio hauei:

Zenbat pilula ahaztu dituzu?

  • BAT: Hartu lehenbailehen hartzea ahaztu duzun pilula, nahiz eta horrek bi batera hartzera behartu. Jarraitu gainerakoak ohiko moduan hartzen. Ez duzu beste hesi-metodo baten beharrik (preserbatibo beharrik).
  • BI EDO GEHIAGO: Hartu lehenbailehen hartzea ahaztu duzun pilula, nahiz eta horrek bi batera hartzera behartu. Jarraitu gainerakoak ohiko moduan hartzen. Beste hesi-metodo bat (preserbatiboa) erabili beharko duzu 7 egunetan.

Gogoratu 28 pilulatako ontzietan azkenak –beste kolore bat izaten dute– ez-aktiboak edo eraginik gabekoak direla; horrenbestez, horietakoren bat hartzea ahaztu baduzu, ez du garrantzirik, ez baita efektu antikontzeptiboa galtzen.

Zein ahaztu zaizu?

  • 1-7 bitarteko piluletako bat: urgentziazko antikontzeptiboa hartzea duzu onena.
  • 8-14 bitarteko piluletako bat: ez dago urgentziazko antikontzeptiboaren beharrik.
  • 15-21/24 bitarteko piluletako bat: pilularik gabeko aldia ez egin edo baztertu pilula ez-aktiboak, eta hasi berehala beste ontzi berri batekin.

ESKERRAK EMATEA: eskerrak eman nahi dizkiegu José Quilez ginekologoari (ESI Bilbao-Basurtu) eta Euskal Antisorgailu Elkarteari (SVC) testua orrazten lagundu, eta ohar eta iradokizun egokiak egin dizkigutelako.

Hurrengo eguneko pilula

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

LARRIALDIETAN BAINO EZ ERABILI EZ OHIKO ANTIKONTZEPTIBO MODUAN HORMONA-DOSI HANDIAK DITU, ETA EZ DA HORREN ERAGINKORRA

Zertarako da?

  • Haurdun geratzeko arriskua gutxitu egiten du babesik gabeko sexu-harreman baten ondoren (kondoia apurtu egin denean, egunero hartu beharreko pilula antikontzeptiboa hartzea ahaztu zaizunean,…).

Non lor dezakezu?

  • Botiketan saltzen da, errezetarik gabe.
  • Osasun-zentrora ere joan zaitezke.

Noiz hartu behar duzu?

  • LEHENBAILEHEN: hobeto lehenbiziko 12 orduetan; edonola ere, babesik gabeko sexu-harremanaren ondorengo 72 orduen barruan. Pilularen eraginkortasuna urritu egiten da denborak aurrera egin ahala.

Nola funtzionatzen du?

    • Obulazioa gelditzen du, espermatozoideak obulua ernaltzea oztopatzen du, edo obulua umetokian ezartzea ekiditen.
    • Haurdun geratuz gero, ez du haurdunaldia eteten, eta ez dio lesiorik eragiten enbrioiari.

Ez beldurtu …

      • Baginatik odola botatzen baduzu, titietako edota buruko mina baduzu, edo botaka egiten baduzu. Botaka egiten baduzu pilula hartu eta hiru ordu baino lehen, beste pilula bat hartu beharko duzu.
      • Hilekoa aurreratu edo atzeratu egiten bazaizu. Gerta liteke. Aurreikusitako egunetik 7 egun baino gehiago atzeratzen bazaizu, osasun-zentrora joan. Tratamendu horrek ez du beti ekiditen haurdun geratzea.

Planifikatu zure ohiko metodo antikontzeptiboa, eta gogoan izan beti:

PRESERBATIBOA DA SEXU-TRANSMISIOZKO INFEKZIOAK SAIHESTEN DITUEN METODO ANTIKONTZEPTIBO BAKARRA.

Azken aldaketako data: