Osasun Saila

Eta, urtaro bakoitzean...

Sudurretako kongestioa
Sudurretako kongestioa arintzeko produktuak maiz erabiltzeak, kongestioa arindu beharrean, kontrako efektua eragin dezake.
Alergietarako antihistaminikoa
Orri honetan, antihistaminikoen gaineko informazioa aurkituko duzu; alergien sintoma arinak tratatzeko erabiltzen diren botikak dira antihistaminikoak.
Bero-boladetan botikak egoki erabiltzearen gaineko informazioa
Botiken eta udaldiaren inguruan Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak landutako berariazko gomendioak.
Deshidratazioa eta bero-kolpea larritu dezaketen sendagaiak
Akidura-deshidratazioaren eta bero-kolpearen sindromea areagotu dezaketen sendagaien berri izateko esteka.
Eguzkitatik babesteko
Eguzkitatik nola babestu eta fotobabesgarriak behar bezala nola erabili jakiteko informazioa aurkituko duzu orrialde honetan. Azaleko minbiziari buruzko informazioa ere ematen da.
Eguzki-babesari buruzko aholkuak
Eguzkitan larregi egotea oso arriskutsua da osasunerako. Esteka honetan, Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak emandako aholku batzuk dituzu, eguzkitik behar bezala nola babestu jakin dezazun.
2017eko gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Urteko prebentzio komunitarioko neurri nagusietako bat da Gripearen aurkako txertaketa Euskadin, persona helduei dagokionez. 65 urte baino gehiago dituztenak, diabetesa edo gaixotasun kronikoak dituztenak eta profesional sanitarioak dira arrisku-taldeak, eta haiei zuzenduta dago kanpaina hau.
Gure esku dago gripearen birusik ez kutsatzeko neurriak hartzea
Gripea prozesu biral bat da, normalean 5-8 egunetan sendatzen dena, tratamendu berezik egin beharrik gabe. Oso kutsakorra da. Irakurri zer neurri hartu behar diren gripea ez kutsatzeko.
Hainbat gomendio katarroari aurre egiteko
Jakin nahi duzu zer den katarroa arrunt bat, eta zer egin dezakezun, edo zure lagunek edo senideek zer egin dezaketen katarroari aurre egiteko? Irakurri pdf hau, eta ikasi zertxobait.
Antibiotikoen erabilera arduratsuaren aldeko Europako Eguna
Ekimen europear honek antibiotikoen zentzuzko erabilera sustatzea du helburu, erabilpen okerren arriskuez ohartaraztearekin batera.

Azken aldaketako data: