Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

289/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2010eko urriaren 28ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen dituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2010
  • Gaia: Lan arloa
  • Jardun-eremua: Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

Honako eginkizun hauek eskualdatu zaizkio EAEri:

Lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren arloko lan-legeria betearazteko eginkizunak. Hain zuzen ere ondoko alorretan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak betetzen zituenak:

1.- Laneko bitartekaritzaren alorrean: lan-eskaintzak lan eskatzaileei bideratzea; langileei beren ezaugarrien araberako lana ematea eta enplegatzaileei behar dituzten langile egokienak eskaintzea. Bereziki, honako hauek:

a) Enplegu-eskatzaileen inskripzioa eta erregistroa.
b) Enpresaburuek lan-kontratuak eta horien amaiera Enplegu Bulegoan erregistratu edo, hala badagokio, jakinarazteko betebeharrak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten diren enplegu-agentzien baimen eta funtzionamenduari buruzko eginkizunak, aplikatu beharreko Estatuko araudian aurreikusitakoaren arabera.
d) EURES sarearen (European Employment Services) inguruko eginkizunak;

2. Enplegua sustatu eta babestearen alorrean:

a) Lan-legeriaren arabera programak eta neurriak hartzea, bai etadiru-laguntza eta laguntza publikoak ematea ere; Enplegu legean araututako enplegu-funts nazionalen inguruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak esleitutako eginkizunak;
b) Kontratazio-pizgarriak, gizarte-kuoten hobarien erregimenaren bidez emandakoak, betiere Estatuko legerian aurreikusitakoari jarraiki, eta EAEko lantokietako langileei dagokienez, bai eta EAEko langile autonomoei dagokienez ere. EAEk Gizarte Segurantzari konpentsatuko dizkio hobari horiek akordioaren G)3.b) atalean xedatutakoaren arabera.
c) Desgaitasuna duten pertsonen laneratzea gauzatzea eta enplegu-zentro berezien sailkapena eta erregistroa. Desgaitasuna duten langileei gordetakok kuotari dagokionez, apartekotasuna aitortzeko ebazpena eta neurri alternatiboak, bai eta horien jarraipena ere.
d) EAEn enplegurako zerbitzu integratuari lotutako entitateekin hitzarmenak antolatzea.
e) Lantegi-eskoletako eta lanbide-etxeetako programa nazionaleko ekintzak programatu, antolatu eta burutzea, bai eta horiei dagozkien profesionaltasuneko ziurtagiriak jaulkitzea ere.
f) Enplegu-lantegien inguruko eginkizunak, bai eta dagozkien profesionaltasuneko ziurtagiriak jaulkitzea ere.

3. Enplegurako lanbide-heziketaren alorrean:

a) Lantegi-eskolak, lanbide-etxeak eta enplegu-lantegiak sortu, antolatu, zuzendu eta zaintzea, bai eta horiei dagozkien profesionaltasuneko ziurtagiriak homologatu eta jaulkitzea ere.
b) Enpresarien eskariz eskainitako enplegurako lanbide-heziketa eta prestakuntza lagundu eta babesteko ekintzak planifikatu EAEko lurralderako, programatu eta burutu.
c) Langileen eskariz eskainitako enplegurako prestakuntzako ekimenak ebaluatu, jarraitu eta kontrolatu (lanbide-heziketako kuotetako hobarien bitartez finantzatutako ekimenak dira eta EAEk Estatuari konpentsatuko dizkio hobari horien kostua akordioaren G9.3-a atalari jarraiki)
d) Enplegurako lanbide-heziketako eskolak ematen dituzten zentro eta erakundeak inskribatu, egiaztatu eta erregistratu, arloko Estatuaren Erregistroarekin koordinatuta.
e) Profesionaltasuneko ziurtagiriak eta, horien bidez, lanbide-prestakuntzako gaitasun unitateen egiaztapenak jaulkitzea eta erregistratzea, Estatuaren arloko erregistroarekin koordinatuta.
 f) Lan-esperientziaren bitartez bereganatutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak ezarri eta garatzea.
g) Enplegurako lanbide-heziketako ekimen eta ekintzak sustatu, jarraitu eta kontrolatu eta horien kalitatea ebaluatu.

4. Lanbide Heziketako zentro nazionalak: Lasarte (Gipuzkoa) eta Sestaoko (Bizkaia) Lanerako lanbide-prestakuntzako zentro nazionalen titulartasuna eskualdatzen da, bai eta Gasteizko ikastetxearena ere.

5. Estatuko enplegu-zerbitzuetako batzorde betearazleak eta lan-kontratazioaren jarraipena eta informazioa: EAEk izendatuko ditu Euskadiko probintziako batzorde betearazleetako presidentea eta administrazio publikoaren ordezkari izango den kideetariko bat. Halaber, EAEk beteko ditu, bere lurralde-eremuan, lan-kontratazioaren jarraipen-batzordeetan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari esleitutako eginkizunak.

6. Zigortzeko ahala.

Eskumenen konfigurazioa