Immigrazioa · Berdindu · GLBT-araudia ·Adopzioa
Erreferentziak
- Kode Zibila (1889, eguneratua) (gaztelaniaz)
- Erregistro Zibila (1957, eguneratua) (gaztelaniaz)
- Kode Zibilaren eta Erregistro Zibilaren aldaketa (2005) (gaztelaniaz)
- Eusko Jaurlaritzaren Dekretua adingabeen adopzioaren inguruan (2008)
Homosexualek bi modutan egin dezakete adingabeen adopzioa, hau da, indibidualki zein batera. Lehen bidea betidanik baliagarria izan bada ere, eta hala izaten jarraitzen du zenbait herrialdek hori saihesteko irizpideak zorroztu izana gorabehera, bigarrena, aldiz, berriki baino ezin da gauzatu ahal izan (2003/2005) eta betiere honako esparru juridiko hauen arabera:
Ezkontza
Ezkontza: 2005eko ekainaren 30ean onarturiko Kode Zibilaren aldaketaren ondorioz, gure antolamendu juridikoan biltzen diren ezkontzari buruzko erreferentzia guztiak sexu bereko bi pertsonen arteko ezkontzari zein sexu desberdineko bi pertsonen ezkontzari aplikagarritzat hartu behar dira. Aldaketa horrek, besteak beste, 44. artikulua hartzen du eraginpean, eta honela idatzita geratu da:
“Ezkontzak betekizun eta ondorio berberak izango ditu, bi ezkongaiak sexu berdinekoak izan zein desberdinekoak izan.”
Horrenbestez, inplizituki onesten da ezkontideek adopziorako duten eskubidea, bi ezkongaiak sexu berdinekoak izan zein desberdinekoak izan.
Izatezko bikoteei
Euskadiren kasu zehatzean, posible da, halaber, sexu bereko bikoteek egindako adopzioa. Hori biltzen du III. kapituluko 8. artikuluak, honako hau baitio hitzez hitz:
- Sexu bereko pertsonek osatutako bikoteko kideek, biek batera, adoptatu egin ahal izango dute, sexu desberdineko pertsonek osatutako bikoteen eta ezkondutako bikoteen eskubide eta betebehar berdinekin.
- Bikoteko kide baten seme edo alaba biologikoak zein adopzio bidezkoak eskubidea dute bikoteko beste kideak adopta ditzan.
Oharra
Kontuan izanda Izatezko Bikoteei buruzko legeak autonomikoak direla, dagozkien legeriak kontsultatu behar dira beste erkidego batzuei buruzko informazioa lortzeko.
Nor izan daiteke adopzioaren onuradun?
- Emantzipatu gabeko 18 urtez azpiko adingabeak.
- Adin nagusikoak izaki, 14 urte bete baino lehenagotik adoptatzaileekin etengabe bizi izan diren adin nagusikoak.
- Honako arrazoi hauengatik babesgabe dauden adingabeak: seme-alabatasun ezezaguna, guraso-ahala kendu zaien gurasoak eta gurasoen borondatea.
Eskakizunak
- 25 urtetik gorakoa izatea. Bikoteen kasuan, nahikoa da bikotekideetako batek adin hori edukitzea.
- Adoptatzailearen eta adoptatuaren artean, 14 urteko tartea egon behar du gutxienez.
- Adoptatzaileen kondizio pertsonal, familiar eta sozialek eta bizitzeko baliabideek egokiak behar dute lortu nahi duten adopziorako edo adopzioaren aurreko familia-harrerarako.
- Ezinbestekoa da egokitasun-ziurtagiria edukitzea, adopzioa edo familia-harrera egiten den probintziako Foru Aldundiko Adopzioen Batzordeak emana. Gehienez pertsona batek adopta dezake, salbu eta EAEko senar-emazteak edo izatezko bikoteak badira.
Prozedura
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eskumena dira adopzioak.
Hauek kudeatu behar diren era Eusko Jaurlaritzak erregulatzen du, baina bizi zaren lurraldearen arabera desberdintasunak daude.
Informazioa hemen aurki dezakezu:
Adopzioa eratzea
- Adopzioa epai judizial bidez eratzen da beti.
- 12 urtetik gorako adingabeek eta adoptatzaileek eman behar dute baimena.
- Lege-ondorioak: adingabearen eta jatorrizko familiaren arteko lotura guztiak desagertzen dira. Xede guztietarako, adingabea adoptatzaileen seme edo alaba bihurtzen da, eta epai hori ezeztaezina da.
Nazioarteko adopzioa
“Nazioarteko adopzioa” atzerriko elementu baten seme-alabatasuneko lotura juridikoa da, adoptatzaileen edo adoptatuen ohiko bizilekutik edo nazionalitatetik eratortzen dena (54/2007 Legearen 1. artikulua) (312. BOE, 2007/12/29).
Espainian agintari judizialak dira adopzioak eratzeko eskumenekoak, eta Espainiatik kanpo, berriz, adopzioak egiten diren herrialdeetako agintari judizialek eta kontsul espainolek izaten dute eskumen hori.
Oharra
Orain arte Espainian egiten diren adopzio gehienek haur atzerritarrak dituzte helburu, azkenaldian joera hori aldatzen ari dela egia bada ere. Sexu bereko bikoteen kasu zehatzerako eta kontuan izanda adopzioa atzerriko herri batean dagokion legeriaren arabera arautzen dela, ezin da ahaztu alternatiba hori oso zaila dela, sexu bereko bikoteek adopzioa egitea saihesten baitute legeria gehienek.
Nazioarteko adopziorako eskakizunak
Ekainaren 17ko 114/2008 17 114/2008 Dekretuaren 16. eta 30. artikuluek ezartzen dute adoptatzeko interesa dutenek zer eskakizun bete behar dituzten foru aldundiek egokitasun-deklarazioari buruzko eskaera izapidetzea onar dezaten. (EHAA, 122. zk., 2008/06/27).
Ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuaren 11. artikuluak egokitasun-eskakizunak ezartzen ditu, eta horren haritik zera dio, adoptatzeko interesa dutenen egokitasuna balioesteko, haurraren edo nerabearen interesa lehenetsiko dela tartean egon litekeen beste edozein interes legitimoren gainetik.
Aldez aurretik adierazitako eskakizunak betetzeaz gain, eskatzaileek jatorrizko herrialdearen eskakizunak bete beharko dituzte.
Espainiako adoptatzaile batek atzerrian eratutako adopzioa ez da Espainian onartuko, baldin eta eskumeneko erakunde publikoak adoptatzailearen egokitasuna aitortu ez badu eta adopzioaren ondorioak Espainiako legerian ezarritakoekin bat ez badatoz.
Informazio gehiago
Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Gaiak, Nazioarteko adopzioa