Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Bidaiariak aldiriko trenbidez garraiatzeko zerbitzuak.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2024
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen diren trenbideko garraioen zerbitzuak eta azpiegiturak, Euskal Autonomia Erkidegoari euskal trenbide-sarea kudeatzeko aukera emateko.

Trenbide-azpiegiturak: Estatuak trenbide-azpiegituren gainean (lineetan eta bide- zatietan) egiten dituen eginkizunak eta zerbitzuak —bai Estatuko Administrazio Orokorrak Sustapen Ministerioaren bidez zuzenean egiten dituenak, bai ADIF erakunde publikoaren bidez egiten dituenak (ADIF interes orokorreko trenbide-sarearen erakunde administratzailea da)—, baldin eta bide-zatia edo linea EAEtik igarotzen bada (aldeko baldintza); betiere, dagokion bide-zatia Estatuak interes orokorreko trenbide- azpiegituratzat hartu ezean (kontrako baldintza).

Adibide moduan, honako eginkizun hauek biltzen dira: lotutako azpiegiturak arautzea, planifikatzea, eraikitzea, zaintzea, ustiatzea eta kudeatzea. Besteak beste, gaitasuna esleitzeko eta gaitasun hori erabiltzeko eginkizunak ere bertan sartzen dira, kontrol- sistemarekin batera.

Horrek berekin ekarriko luke transferitutako azpiegiturak interes orokorreko trenbide saretik atera behar izatea; beraz, Interes Orokorreko Trenbide Sareko Lineen eta Bide Zatien Katalogoa ere (FOM/710/2015 Agindua) aldatu beharko litzateke, Trenbide Sektorearen Legearen 4. artikuluan ezarritako mekanismoa baliatuz. Zehatz-mehatz, honako hauek:

EAEtik oso-osorik igarotzen diren iberiar zabalerako lineak. FOM/710/2015 Aginduaren eranskinean jasota daude, eta 01 digituekin kodetuta daude: (01-720 Bilbo Abando Indalecio Prieto – Santurtzi; 01-724 Bilbo Salgai-garraioa – Santurtzi eta 01-722-Desertu – Barakaldo – Muskiz).

EAEtik igarotzen diren zabalera metrikoko lineak. FOM/710/2015 Aginduaren eranskinean jasota daude, eta honako erreferentzia hauek dituzte: 08-790 (La Asunción Unibertsitatea – Aranguren (32 km).

EAEtik igarotzen den interes orokorreko trenbide-sarean Estatuak egiten dituen trenbide- zerbitzuak, bai Sustapen Ministerioaren bidez Estatuko Administrazio Orokorrak zuzenean egiten dituenak, bai RENFE-OPERADORAren bidezkoak.

Eginkizun horietan honako hauek biltzen dira: trenbide-garraioaren zerbitzuak arautzea, planifikatzea, koordinatzea eta ikuskatzea, baldin eta ibilbidea EAEtik igarotzen den; bai eta tarifak ezartzeko ahala ere.

Adibide moduan, eskualdaketari lotutako eginkizunek honako eremu hauetan izango lukete eragina:

Operadore aritzeko baimena ematea (Trenbide Sektorearen Legearen lehen xedapen iragankorra), bidaiariak garraiatzeko sektorea guztiz liberalizatu arte (ustez, 2023an). Irailaren 29ko FOM/1977/2015 Aginduak garatua.

Trenbide-segurtasuna. Trenbide-enpresa aritzeko lizentzia (Trenbide Sektorearen Legearen 49. artikulua); gaur egun, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak ematen du, baita Generalitateak ere, Estatuaren txostena aldez aurretik eginda. Segurtasun- ziurtagiriak ematea (Sustapen Ministerioak eta Kataluniako Generalitateak ematen dituzte).

Zerbitzu publikokoak deklaratutako trenbide-zerbitzuak emateko baimenak eta konpentsazio-araubidea, hala dagokionean (Trenbide Sektorearen Legearen 59. art.) (Sustapen Ministerioak eta Kataluniako Generalitateak ematen dute).

Erabiltzaileen eskubideak Araubide ekonomikoa

Ikuskatzea eta zehapen-araubidea

5 FITXA TRENBIDEAK (PDF, 407 KB)

Eskumenen konfigurazioa