Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

ISEK - Laguntzak

 

 Laguntzak Bertsio eskuragarria

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko aurreikusi dituen laguntzen esparruan, irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzak daude, partikularrentzat eta etxejabeen erkidegoentzat:

Laguntza horiez gain eta une bakoitzeko egoeraren eta aurrekontu-partiden arabera, Udaletxeek eta Foru Aldundiek, beren eskumenen esparruan, traba arkitektonikoak kentzearekin zerikusia duten jarduerak ordaintzeko "laguntza-poltsak" ezartzen dituzte beren lurralde-eremuan. Azaldutakoari jarraiki eta horri buruz informazioa behar duten unean dagokien Udaletxean edo Aldundian galde dezaten aholkatzen zaie erabiltzaileei.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak urtero egiten du deialdia udalentzat eta toki-erakunde txikientzat, irisgarritasun-planak egiteko; egun daudenak eguneratzeko; plan horietan jasotako hobekuntzak egiteko, hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, dagokion jarduera-eremuan; eta irisgarritasuna bermatzeko behar diren ekipamenduak erosteko eta instalatzeko. 2011ko ekitaldiko deialdia: AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, irisgarritasun-planak egiteko eta eguneratzeko, hobekuntza obrak burutzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak erosteko, udalentzat eta toki-erakunde txikientzat 2011rako diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena (EHAA, 2011/154 zk.).