Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

ISEK - Ohiko galderak

 

 Ohiko Galderak Bertsio eskuragarria 

Bertsio eskuragarria 1. Zein kasutan da aplikagarria irisgarritasunari buruzko euskal araudia.

Araudia Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu osoan izango da aplikagarria, edozein pertsonak, (fisikoa, juridikoa, publikoa zein pribatua) egiten dituen hirigintzaren, eraikuntzaren, garraioaren eta komunikazioren arloko jarduera.


Bertsio eskuragarria 2. Etxebizitzak erreserbatzeko betebeharra.


a. Etxebizitza librearen sustapenean, zenbat etxebizitza erreserbatu behar dira mugikortasun murriztua duten lagunentzako.

Berrogeita hamar etxebizitzatik aurrera, bat erreserbatuko da berrogeita hamar etxebizitza bakoitzeko edo zatikiko.

b. Eta babes ofizialeko etxebizitzen sustapenaren kasuan?

Hogeita bost etxebizitza bakoitzeko edo zatikiko bat erreserbatuko da.


Bertsio eskuragarria 3. Erreserbatutako etxebizitzek bete beharreko baldintzak.

Etxebizitzen sustatzaileek esleipendunaren ezaugarrietara egokitu beharko dituzte etxebizitzak. Esleipen-araudiaren arrazoiak direla-eta ezin bada jakin esleipenduna nor izango den, etxebizitzek gurpil-aulkien erabiltzaileentzat edo mugikortasun murriztua duten lagunentzat aurreikusitako ezaugarriak beteko dituzte.

Etxe horien unitateko prezioa ez da sustapen bereko gainerako etxeena baino altuagoa izango.


Bertsio eskuragarria 4. Erreserbatutako etxeen kokapena.

Sustapen berekoak ez dira oin edo bloke berean kokatuko, ez eta, gehienak behintzat, bloke deberdinetako behe-oinetan ere.


Bertsio eskuragarria 5. Garaje edo aparkalekuetan ba al dago erreserbatzeko betebeharrik?

Garaje edo aparkaleku guztietan, haien titulartasuna eta erabilera publikoa edo pribatua den kontuan izan gabe, gutxienez 40 leku bakoitzeko edo zatikiko, bat erreserbatuko da.

Etxebizitza-eraikuntzei loturiko aparkalekuen kasuan, erreserbatutako etxebizitza bakoitzeko leku bat erreserbatuko da edo gutxienez 40tik 1.


Bertsio eskuragarria 6. Etxebizitza bateko trastelekuak irisgarriak izan daitezen nahitaezkoa al da?

Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapen orokorrei buruzko 20/1997 Legearen 4. artikuluaren 2,b) atalak honako hau ezartzen du: "Etxebizitzek elementu komunekin dituzten komunikazioek, garajeak, trastelekuak eta hari lotutako aretoak, lagun guztiek modu autonomoan erabil ditzaten ahalbidetu beharko dute".

Trasteleku bakoitzeko ateen zabalerari dagokionez, gutxienez 0,80 cm-koa izan beharko duela ezarri da (erantsitako gelatzat hartzen baitira), erreserbatutako etxebizitza bati loturiko trastelekuen kasuan salbu, kasu horretan 0,90 cm-ko zabalera izan beharko dute.


Bertsio eskuragarria 7. Eraikin zahar bateko jabekideen komunitate batean jarri al daiteke 68/2000 Dekretuakezarritako gutxienekoak betetzen ez dituen kabina igogailuan?

Eraikinaren egitura edo forma dela-eta irisgarritasun-irizpideak betetzea ezinezkoa denean eta hori behar bezala egiaztatzen bada, 68/2000 Dekretuaren V. eranskinaren 3. artikuluan ezarritako erabilgarritasun-irizpideak aplikatzea onartuko da. Azken irizpide horiek jarraitzea ezinezkoa den kasuetan eta hori egiaztatzen duen Udal Zerbitzuen txostena aurkeztu ondoren, V. eranskinaren 3.3. artikuluan aurreikusitako salbuespen-lizentzia emateko aukera egongo da.


Bertsio eskuragarria 8. Nork du salbuespen horiek emateko eskubidea?

Irisgarritasunaren Sustapenerako abenduaren 4ko 20/1997 Legearen 17. artikuluaren arabera, lizentziak eta baimenak emateko eskumena duten erakunde publikoei dagokie haien zehaztapenak irisgarritasunari buruzko euskal araudiari egokitzen zaizkiola egiaztatzea. Hortaz, kasu bakoitza balioesteko eta 68/2000 Dekretuaren V. eranskinean (urbanizazio eta eraikinetan eraberritze-, handitze- edo aldaketa-obrak erregulatzen dituena) ezarritako salbuespena ematea dagokion erabakitzeko ardura lizentzia emateko eskumena duen erakunde publikoarena da.

Proiektuen edo lizentzia jakinen eskabideen balorazioa eta informazioa udal teknikarien ardura da.

Salbuespena egokitzat jotzen den kasuetan, lizentzia onartu baino lehen, Udaleko Zerbitzuek alderdi horiei buruzko txostena egin beharko dute eta, salbuespena ematen den kasu guztietan txostena Irisgarritasunaren Sustapenerako Euskal Kontseiluari helarazi beharko zaio, horren berri izan dezan.


Bertsio eskuragarria 9. 70 urte baino gehiago ditut eta igogailua instalatzea proposatu nahi diet geure komunitateko bizilagunei.

Jabetza Horizontalaren Legean ekainaren 26ko 8/2013 Legearen 1.4. artikuluak egindako aldaketaren arabera, NAHITAEZKOAK IZANGO DIRA, ETA EZ DUTE JABEKIDEEN BATZORDEAREN AURRETIAZKO ADOSTASUNIK BEHARKO lan eta obra hauek: higiezina eta horren zerbitzuak egoki iraunarazteko eta kontserbatzeko beharrezkoak direnek —segurtasunerako, bizigarritasunerako eta guztientzako irisgarritasunerako oinarrizko baldintzak betetzeko beharrezkoak direnak barne, kasu guztietan—; guztientzako irisgarritasunerako arrazoizkoak diren doikuntzak bermatzeko beharrezkoak diren jarduketek, kasu guztietan; desgaitasuna edo hirurogeita hamar urte baino gehiago duten pertsonak bizi diren, lan egiten duten edo borondatezko zerbitzuak ematen dituzten etxebizitza edo lokalen jabeek eskatutakoek, haiei elementu komunen erabilera egokia ziurtatzeko; ezta arrapalak, igogailuak edo kanpoarekin komunikazioa erraztuko dieten tresna mekaniko eta elektronikoak ezartzekoek ere, betiere horien urteko kostu jasanarazia —diru-laguntza edo laguntza publikoak deskontatu ondoren— gastu komunen hamabi hileko arrunt baino handiagoa ez bada.

Komunitateko jabeek ordainduko dituzte jarduketak, eta JABEKINDEEN BATZORDEAREN AKORDIOA beharrezkoa den derrama banatzeko eta ordaintzeko moduak zehazteko baino ez da izango.


Bertsio eskuragarria 10. … eta obren urteko kostu jasanarazia gastu komunen hamabi hileko arrunt baino handiagoa bada?

Irisgarritasun-lanak egitearen ondorioz urtean jasanarazitako kostua gastu komunen hamabi hileko arrunt baino handiagoa bada, eta erabakia jabeen gehiengoaren aldeko botoarekin hartu bada, eta jabe horiek partaide-kuoten gehiengoa ordezkatzen badute, jabe guztiak —aldeko botoa zein kontrakoa eman dutenek— behartuta daude erabakia betetzera eta, beraz, ordaintzera.

Edonola ere, obrak nahitaezkoak izanagatik, horrek ez du esan nahi gainerako kostua, aipatutako hilekoetatik haragokoa, eskatu dutenek ez dutela bere gain hartu behar, aipatutako gehiengoa lortu ez bada.


Bertsio eskuragarria 11. Komunitatearen betebeharrak

Komunitatea behartuta dago lan eta obra hauek egitera: higiezina eta horren zerbitzuak egoki iraunarazteko eta kontserbatzeko beharrezkoak direnak —segurtasunerako, bizigarritasunerako eta guztientzako irisgarritasunerako oinarrizko baldintzak betetzeko beharrezkoak direnak barne, kasu guztietan—; guztientzako irisgarritasunerako arrazoizkoak diren doikuntzak bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak, kasu guztietan; desgaitasuna edo hirurogeita hamar urte baino gehiago duten pertsonak bizi diren, lan egiten duten edo borondatezko zerbitzuak ematen dituzten etxebizitza edo lokalen jabeek eskatutakoak, haiei elementu komunen erabilera egokia ziurtatzeko; ezta arrapalak, igogailuak edo kanpoarekin komunikazioa erraztuko dieten tresna mekaniko eta elektronikoak ezartzekoeak ere, betiere horien urteko kostu jasanarazia —diru-laguntza edo laguntza publikoak deskontatu ondoren— gastu komunen hamabi hileko arrunt baino handiagoa ez bada.


Bertsio eskuragarria 12. Igogailurik gabeko eraikin zahar batean bizi naiz. Ez dago desgaitasuna edo 70 urte baino gehiago duen bizilagunik. Igogailu baten instalazioa proposatu nahi dut. Zein da behar dudan gehiengoa?

Jabetza Horizontalaren Legearen 10.1. b artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, jabeen gehiengoaren aldeko botoa aurreikusten du, eta horiek, aldi berean, partaide-kuoten gehiengoa ordezkatu behar dute eta, kasu horretan, komunitateak gastuak ordaindu beharko ditu, nahiz eta horien urteko kostu jasanarazia gastu komunen hamabi hileko arrunt baino handiagoa izan.


Bertsio eskuragarria 13. Ostalaritzako negozio baten titulartasunaren aldaketa soilik eskatzen denean, jardueraren titular berriari eska al dakioke irisgarritasunari buruzko euskal legea betetzea?

Titular berriak ez badu etxea berritu, handitu edo eraldatzeko obrarik egin, salbuetsita egongo da, non eta titularitate-aldaketa horrek ez duen ekartzen lokalaren erabilera aldatzea, kasu horretan, obrak egin gabe ere, lokala egokitu egin beharko baita irisgarritasun-arauak xedatzen duena betetzeko.


Bertsio eskuragarria 14. Jabetza horizontaleko erregimenean dagoen eraikin batean zaharren egoitza irekitzerakoan 20/ 1997 Legearen aplikazioa.

Mugikortasun murriztua duten lagunentzat ohiko etxebizitza izatea xede duen jarduera berri baten hasiera denez irisgarria den eraikin batean kokatu beharko da.


Bertsio eskuragarria 15. Bizitegi-eraikinetako elementu komunetan (atondoak, eskailerak, bigaren sarrera-ateak) 0,90 cm-ko paseko ateak jartzeko betebeharra edo ez.

Ateen 0,90cm-ko zabalera errespetatu beharko da baita eraikinaren elementu komunetan ere, zona nagusietan zein zerbitzukoetan.

Trasteleku bakoitzeko ateen zabalerari dagokionez, gutxienez 0,80 cm-koa izan beharko duela ezarri da (erantsitako gelatzat hartzen baitira), erreserbatutako etxebizitza bati loturiko trastelekuen kasuan salbu, kasu horretan 0,90 cm-ko zabalera izan beharko dute, baita trastelekuen zonara igarotzeko ateek ere, azken horiek elementu komuntzat hatzen baitira.


Bertsio eskuragarria 16. Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapen orokorrei buruzko 20/1997 Legearen 4. artikuluaren 1. atalak honako hau ezartzen du: "Oin berriko eraikinak eraikitzeko obrak, lurpekoak barne eta familia bakarreko etxebizitzenak kenduta, irisgarritasuna bermatzeko moduan egingo dira lege honetan eta bere garapen-arauetan ezarritakoaren arabera". Zeri deitzen zaio FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA.

Adierazitako araudia aplikatzeari dagokionez, hauek hartzen dira familia bakarreko etxebizitzatzat: kanpoaldetik sarrera independentea (indibidualizatua) dutenak, urbanizazioa edo bide publikoa zein pribatua izan, baina eraikinaren barnean hartuta ez dagoena.


Bertsio eskuragarria 17. Irisgarritasunari dagokionez indarreko araudiak aurreikusitakoa ez betetzearen aurrean, zer egin dezaket?

Edozein hiritarrek dauka lizentzia eta baimenak ematen dituen eskumeneko erakunde publikoaren aurrean indarreko legedia betetzen ez dela adierazteko eskubidea, eta era berean jardueraren berrikuspenerako espedientea ireki dadin eskatzeko eskubidea.

Bi egoera ezberdin aurki ditzakegu:

a) Jardunak aginduzko udal-lizentziarik gabe egiten diren kasuak edo emandako lizentziako klausulek diotena betetzen ez dutena.

b) Udal-lizentziaren edukiak indarreko legediak ezarritakoa biltzen ez duenean (zati batean edo osorik) eta jardunak lizentzia horiek jarraituz egiten badira.

Bi egoera horietan lizentzia edo baimena emateko eskumena duen erakunde publikoak esku hartu beharko du indarreko legedia betetzen dela egiaztatu eta bermatzeko eta egindako egiaztapenak eta lortutako ondorioak interesdunari jakinarazteko.

Behin betiko ebazpenaren aurka, bide administratiboan, honako errekurtso hauek erabili ahal izango ditu interesdunak:

a) Nahi izanez gero, berrezartzeko errekurtsoa jarri ahal izango du ebazpena eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena jaso duen unetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Errekurtso hori erabili eta errekurtsoa jarri zenetik gehienez hilabeteko epean ebazten ez bada, ez onartutzat hartuko da eta kasu horretan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, berrezarpena ez onartutzat eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean.

b) Berrezartzeko errekurtsoa jarri nahi ez badu administrazioarekiko auzi-errekurtsora jo ahal izango du zuzenean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

c) Egokia irudituz gero beste edozein inpugnazio-bide erabili ahal izango du.


Bertsio eskuragarria 18. Zein baldintza bete behar dira BOE bat eskuratzeko ezinduen taldearentzat aurreikusitako kupoaren bitartez?

A) Baldintza orokorrak

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Adinez nagusia izatea edo, txikia bazara, emantzipatuta egotea.
  • Etxebizitzako titular izango direnetik baten bat Euskadiko udalerriren batean erroldatua egotea.
  • Etxebizitzaren titular izango diren guztien diru-sarrera haztatuen totalak 3.000 eta 50.000 euro artekoa izatea. Edonola ere, zuk aukeratutako etxebizitza tipologiari dagokion diru-sarrera marjinen barruan egon beharko duzu. Alegia:

DIRU-SARRERAK:

  • Etxebizitza soziala:
    • Alokatzeko: 3.000 – 25.000
    • Erosteko: 9.000 – 25.000
  •  BOE eta zuzkidura-bizitokiak:
  • Alokatzeko: 12.000 – 50.000
  • Erosteko: 12.000 – 50.000
  • Alokatzeko: 3.000 – 39.000
  • Erosteko: 9.000 – 39.000
  •  Etxebizitza tasatua:

Diru-sarrera haztatuak erraz eta azkar kalkulatzeko, hona hemen kalkulagailu hau, eragiketa zuzenean egiteko: diru-sarreren datuak eman, adierazi zenbat zareten etxean, eta etxekoetatik, zeinek ematen duzuen dirua etxerako. Diru-sarreren simulazioa.

  • Etxeko inork ezin duzue etxebizitzarik izan jabetzan, ez jabetza soilik (erosketaz eskuratu nahi bada), ez azalera-eskubiderik edo usufrukturik, inskribatzeko eskabidea betetzen duzuen garaian. Horrez gain, aurrez etxebizitzarik izan baduzue, gutxienez bi urte pasatuta egon beharko dute etxe hura eskuz aldatu zenetik.

Arauak honako salbuespenak ametitzen ditu:

  • EAEn kokatutako etxebizitza baten titularra izatea, baldin bere azalera guztia pertsona bakoitzeko 15 m2 ratiokoa baino txikiago bada. Esleipena eskuratuz gero, etxebizitza administrazioaren esku utzi behar da.
  • EAEn kokatutako etxebizitza baten titularra izatea, baldin etxe hori bada eguneroko bizitokia, ez baditu indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen bizigarritasun-baldintza minimoak betetzen, eta eraikuntza konpontzerik ez badago. (Esleipen-prozeduretan sartzeko aukera izateko, gutxienez 5 urte pasatuta egon behar dute etxebizitza eskuratu zenetik).
  • Oinordekotzaz edo dohaintzaz lortutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide izatea, baldin titularkidetasunaren portzentajea ez bada % 50 baino handiagoa inongo kasuetan, eta etxebizitzaren partizipazioaren balioa edo etxebizitza eskuz aldatuta eskuratutako zenbatekoa ez bada 75.000 baino gehiago.

B) Mugikortasun urriak eragindako ezintasuna edo ezintasun psikikoa dutenak.

Mugikortasun urriak eragindako ezintasuna edo ezintasun psikikoa duzula egiaztatzen baduzu, baldintza orokorrak bete beharko dituzu, honako kasu hauetan izan ezik:

  • Ezintasun psikikoa edo mugikortasun urria baduzu, ez duzu diru-sarrera minimorik ziurtatu beharrik etxea alokatzeko, eta erosi nahi bazenu, nahikoa izango duzu 3.000 eurora iristea.
  • Mugikortasun urriak eragindako ezintasuna baduzu, etxebizitzarik ez edukitzeko baldintza kenduko zaizu, baldin zu orain bizi zaren etxea EAEn kokatuta baldin badago, eta sarbideei eta igogailuei buruzko aginduak betetzen ez baditu. Esleipena eskuratuz gero, etxebizitza administrazioaren esku utzi behar da.


19. Arkitektura-oztopoak kentzerakoan, etxebizitza-eraikin batean eskailera baten zabalera murrizteko aukera.

Eraikinetan arkitektura-oztopoak kentzeko lanez ari garelarik —adibidez, igogailu bat instalatzea—, eta lan horien ondorioz eskaileraren zabalera librea murriztu behar bada; batetik, higiezinaren irisgarritasun-baldintzei erreparatu behar zaie, eta, bestetik, etxebizitzetan bizi direnek suteen kasuetarako dituzten segurtasun baldintza egokiei.

Indarreko legeriaren arabera, informazio gisa, gutxienez 0,80 m-ko zabalerako eskailera onartu liteke, betiere jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen baldin badira:

  • Eskaileraren zabalera murriztea ez dakarren beste konponbide posiblerik ez badago.
  • Eskailera sarbide ez izatea etxebizitzaz besteko erabileretarako lokaletara, zeinetan 10 pertsona baino gehiago ibiltzea aurreikusten den (adibidez, bulego profesionalak).
  • Lanek eraikinaren birgaikuntza osoa ez ekartzea, kasu horretan eraikuntza berriari aplikatu beharreko araudia zorrotz bete beharko bailitzateke.
  • Eraikinean proposatzen diren lanen ondorioz bertako okupazioa ez gehitzea.

Horrez gain, segurtasuna hobetzeko neurri osagarri gisa, hau aurreikusi beharko litzateke obretan:

  • Solairu guztietan larrialdietako argiak jartzea
  • Solairu guztietan 21A-113B efikaziako eskuzko itzalgailuak jartzea.

Honi erantsita doa Eraikuntzaren Araudi eta Kalitate Kontrolaren Zerbitzuaren idazkia, zeina hemen adierazitakoaren ildo beretik baitoa. (Dokumentura esteka)

Dena dela, gaiari buruzko araudia eta baimenak eta lizentziak emateko eskumena duten administrazioak hartzen ditugu aintzat.

20. Nola interpretatu behar diren Jabetza Horizontalaren Legean irisgarritasunaren arloan egindako azken aldaketak, zenbait lan eta obraren nahitaezko izaerari buruzkoak.

Hiri-birgaitzeari, -berroneratzeari eta -eraberritzeari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legea onartzeak Jabetza Horizontalari buruzko 49/1960 Legearen 10. artikulua aldatzea eragin zuen, testu honekin geratu baitzen (transkripzioa partziala da):

Hamargarren artikulua.

  • Eratze-titulua edo estatutuak aldatzea eragin edo ez eragin, zenbait jardun nahitaezkoak izango dira, eta ez da beharrezkoa izango jabeen batzarraren aldez aurreko akordiorik, administrazio publikoek ezarritakoak izan edo jabeek eskatutakoak izan; hona hemen jardun horiek:
    1. Higiezina eta haren zerbitzu eta instalazio erkideak behar bezala iraunarazteko eta kontserbazio-betebeharra betetzeko beharrezkoak diren lan eta obrak, segurtasuneko, bizigarritasuneko eta irisgarritasun unibertsaleko oinarrizko eskakizunak betetzeko beharrezkoak direnak barne, bai eta Administrazioak ezarritako kontserbatzeko lege-betebeharraren ondoriozko apaintasun-baldintzak eta bestelakoak ere.
    2. Irisgarritasun unibertsalaren arloan arrazoizko egokitzapenak bermatzeko beharrezkoak diren obra eta jardunak, eta, halaber, boluntarioak, desgaitasuna duten pertsonak edo hirurogeita hamar urtetik gorako pertsonak bizi, lan egin edo zerbitzuak ematen dituzten etxebizitza edo lokaletako jabeek eskatuta egin beharreko obra eta jardunak, betiere elementu erkideak egoki erabil ditzaten euren premien arabera; halaber, arrapalak, igogailuak edo kanpoarekin komunikazioa edo orientazioa erraztuko dieten tresna mekaniko eta elektronikoak ezartzekoak. Obra horien zenbateko osoa, urtean jasanarazia, ezin daiteke izan gastu erkideen ohiko hamabi hilerokoa baino handiagoa, diru-laguntza edo laguntza publikoak deskontatu ostean. Obra horiek nahitaezkoak izango dira, nahiz eta kostuaren gainerakoa, hileroko horietaz gainekoa, obra eskatu duenak hartu bere gain…

Honi erantsita doa horren interpretazioari buruzko Informazio Oharra, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzak egindako kontsulta bat dela-eta Sustapen Ministerioak emandakoa. (Dokumentura esteka)