Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

VERTER RECYCLING 2002 S.L.REN ZABORTEGIAN IZANDAKO GERTAKARIA DELA-ETA INGURUMENAREN KALITATEA KONTROLATU ETA ZAINTZEKO PLANA

2020ko otsailaren 6an, luizi bat gertatu zen Zaldibarko zabortegi batean, Verter Recycling 2002, S.L.ren jabetzako zabortegian, hain zuzen. Hurrengo egunean sute bat sortu zen zabortegiaren goiko aldean, hainbat fokurekin. Sutea otsailaren 18ra arte egon zen aktibo, eta hilaren 20ko gauean eta 22ko goizaldean beste sute batzuk ere piztu ziren, zeinak ordu batzuen buruan kontrolatu baitzituzten. Ingurumen Sailburuordetzako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak, Osasun Publikoko Laborategiarekin koordinatuta, hilaren 8tik aurrera baliabideak mobilizatu zituen, airearen kalitatea zaintzeko.

Uraren Euskal Agentziak zabortegiko uren jarraipenerako plana egiten du, beren-beregi, lixibatuak bildu eta kolektorera bideratzea, eremuaren ikuskatzea, laginen hartzea, analitiken emaitzak aztertzea eta antzemandako joerak sistematikoki bildu eta argitzea, hain zuzen. 

Azken aldaketako data: